Category Archives: Lehiaketa

@ Bildua: Ordenagailuen kontrola

blog5Ordenagailuen kontrola izatea gustatzen zaigu beti, eta batez ere gurea denean. Baina momentu jakin batzuetan kanpoko norbaitek gure ordenagailua kontrolatu dezakeela jakitea ere ongi dago. Hau batez ere enpresetan ikusi izan dugu beti, zerbitzu informatikoko pertsonek gure ordenagailua munduaren beste puntatik kontrolatzeko aukera izaten dutelako. Gai hau bizkarrean hartuta etorri zaigu aste honetan Josu Barandalla.

Baina Googleko bulegoak ere bisitatu ditugu, lan horretarako gaineras Iñigo Etxebesteren laguntza izan dugu. Eta hau dena gutxi balitz Windows 8-az ere mintzatu gara eta baita Apple eta Samsung-en hika mikaz ere

Hemen klik eginda audioa entzuteko aukera izango duzu!

Eta ez ahaztu urriaren 1ean egingo dugula Xenoblade Chronicles bideojokoaren zozketa. Nintendoren eskutik ematen dugu gainera. Parte hartzeko nahikoa duzue abildua@eitb.com helbidera zuen mezua bidaltzearekin, edo gure facebookeko orrian argazkian atsegin dut klikatzea

@ Bildua: Zaharkitze programatua

blog4Zenbat irauten dute etxean erabiltzen ditugun etxetresnek? Bizitza mugatua al dute? Hau da, puntu jakin batera iristean puskatu, matxuratu edo funtzionatzeari uzten al diote?
Gai hau hartu genuen hizpide larunbat goizeko saioan. Lehen baina arinago aldatzen ditugu, ordenagailu eta antzerakoak, eta honek dakarren kontsumoa ere aztertu genuen. Lan hauetan Josu Barandalla jarri genuen.
Baina Guifi.net-az ere hitz egin genuen. Euskal Herrian martxan jarri nahi den ekimenaz, interneterako sarrera librea eskaintzeko proiektuaz. Pasa den asteburuan Nafarroan antolatu zuten ekitaldiaz hitz egin genuen Dabid Martinezkin.
Sony etxearen arazoak, edo Skype etxearen salmenta ere aipatu genuen. Egin klik azpiko estekan eta gozatu saioaz.

Eta ahaztu Nintendoren eskutik Lego Piratas del Caribe jokoa banatuko dugula hilabete bukaeran. Parte hartzeko email bat bidali behar duzue abildua@eitb.com helbidera. Eta zorte pixka batekin zuena izan daiteke 3DS-rako jokoa.

@ Bildua: Sareko neultraltasuna

InternetSarean bueltaka gabiltzanean libreak ote gara? Nahi dugun lekuetara, nahi dugun denboran iristen gara? Bitartekariek mugak jartzen ote dizkigute?
Galdera guzti hauei erantzuten saiatu gara Euskadi Irratiko ‘@ Bildua’ saioan. Sareko neutraltasun hartu dugu hizpide. Josu Barandallak kontatu dizkigu gai honen inguruko azkenak.
Baina gai teorikoez gain, gabon hauetako oparien mundua ere aipatu dugu saioan. Software librea erabiltzen duten tablet ordenagailuak aztertu baititugu Lautech-eko lagunekin batera.
Bide batez Code Syntax-eko Luistxo Fernandez-ekin ere hitz egiteko aukera izan dugu, aurkeztu berri duten orriari buruz hitz egiteko, Umap orriaz. Ez ahaztu gainera 640 gb-ko disko gogor baten zozeketa martxan dugula. Egin klik hemen azpiko estekan eta hartu parte !
Zozketa
Larunbatero, goizeko 09:30etan Euskadi Irratian ‘@ Bildua’, eta interneten noiznahi.

Abian da Zientzia eta Teknologiaren IX. Zernola Olinpiada

zernolaElhuyar Fundazioak zientzia eta teknologiaren IX. Zernola Olinpiada jarri du martxan, zernola.net atariaren bitartez.

Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzendua, eta 2010eko urria eta 2011ko apirila bitartean egingo da.

Hilabete horietan, zientzia eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta gela bakoitzak sortuko duen blog batean zintzilikatu beharko dituzte proben ebazpenak.

Izena emateko epea zabalik dago zernola.net webgunean bertan