Category Archives: hodeia

Disko gogorra lainoan

Google_Drive_Logo

Ez da lehena izan, eta ziur asko ez da onena ere izango, baina azkenean (eta erabiltzaileok denbora luzez eskatu eta gero), Google Drive iritsi berri da gugana.

Disko gogor birtual bat eskaintzen du zerbitzu berriak, 5 GB-koa. SkyDrive, Dropbox, edo Box-en atzetik etorri da G handia, baina noski, beti gertatzen den moduan, nahikoa da Googlek zerbait kaleratzea hau albiste izateko.

Zerbitzu berriarekin, zerbitzu zaharrak berritu egin dira: Google Docs desagertu egin zaigu. Beno hobe esanda zerbitzu berriak irentsi egin du. Modu honetan disko gogor birtual bat eskura izango dugu, baina aldi berean etxeko ohiko programetan egin dezakegun moduan, fitxategiak bertan sortzeko aukera ere izango dugu. Zerbitzua eraldatu eta hobetu egin dela esan daiteke.

Lehen, Docs zerbitzura, dokumentuak igotzeko aukera bakarrik zegoen; Orain ordea edozein fitxategi igotzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu.

GMAIL

Baina hau ez da izan Google etxearen aldaketa bakarra, posta zerbitzua ere hobetu baitu. Gaurtik aurrera 10 GB izango baititugu eskura erabiltzaileok, bertan gure mezuak jasotzeko

Google Play: Zerbitzuen bateragunea

features-google-playGoogle handiaz ezin gara aspertu, astero astero gugana berrikuntzak ekartzen dituelako eta egunetik egunera eraldatzen dabilelako. Eta aste honetan ere halaxe da, Google Play izeneko plataforma aurkeztu berri baitu.
Hodei konputazioan oinarritutako aplikazio bat dakarkigu oraingoan.
Bere web zerbitzu denak bateratuko dituena: Android Market, Google Music eta Google ebookstore-z ahazten joan beharko dugu. Orain arte, musika, jokoak, ebookak… zerbitzu ezberdinetan eskaintzen zituen G handiak. Ba gaurtik aurrera Play izeneko zerbitzuan topatuko ditugu hauek.

Pentsa liteke, orain arte ondo funtzionatu izan duenak, ongi funtzionatzen jarraituko duela, baina beste alde batetik zerbitzu erraldoi bat martxan jartzean honek ere konplikazioak ekar ditzake. Hala eta guztiz ere oraindik goiz da ezer esateko, beraz itxaron egin beharko dugu zerbitzua gurean nola sartzen den ikusteko.
Hemen azpian zerbitzu berria aurkezteko erabili duten bideoa uzten dizuet.

2011.an Zer? Teknoflash MikroInkesta

512px-Multi-wavelength_image_of_NGC_346

Teknoflash.ek inkestatxoa egin du haseratik lagun fidel izan ditugun Euskal”Guru”en artean.

2011.an Teknologia Berrietan ze joera, gailu, programa nagusituko diren jakin nahi genuen, hona kontsultaturiko bakoitzaren erantzunak:

  • Telefono mobil konpletoa: GPS, WIFI, Kamera, ebook, musika, bideoa…

  • Krisia larrituko da, desenkantoa zabalduko da

  • Twitter izango da 2011.ko jaun ta jabe. Tresna aspalditik egon arren, uste dut hazkunde handia izango duela 2011an

  • iPadaren tiradizoak akaso Tablet-en bigarren etorrera bat erraztuko du, Windows baino sistema sinpleagoetan oinarrituta (Android OS).

  • Androidek zeresan asko emango du oraindik, eta seguru smartphoneen erabilera hazten jarraituko duela. Horrekin batera litekeena (baina hau gogoa da komentzimendua baino gehiago), Estatu Batuetan aspalditik ondo funtzionatzen duten PVRak (internet bidezko pay per view edukiak telebistan ikusteko sistemak) Europan ere zabaltzen hastea: GoogleTV, fabrikanteen plataforma propioak (Philips, Samsung), Boxee

  • Wikileaks hasi baino ez da egin, sarea aldatu du, baina mundua aldatzea lortu behar dugu.
    wikileaks sarea eta mundua ulertzeko modu bat da, oraingoa…

  • Arkitektura banatuetan oinarritutako softwarea (sare sozialak, fitxategi elkartrukea, diru elkartrukea). Domeinu publikoa. Zibermatxinadak.

Zeintzu izan diren gure “Guru” edo orakuloak? Hauexek: Maite Goñi (EuskalJakintza) Joseba Makazaga EHUko Informatika irakaslea, Code&Syntax.eko Luistxo Fernandez eta Josu Mendicute, Joxe Rojas (Teknopata.net, NickDutNik), Gorka Julio “Teketen” (Elurnet) eta Patxi Gaztelumendi (Albisteak 2.0).

Teknoflash elkarrizketa: Xabier Uribe-Etxebarria, Mundu mailan aurten 1º izendaturiko Anboto Teknologia “StartUp”aren sortzailea

Mundu mailan gorantza tximisten pare doan pertsonaia teknologikoa dugu gurean: Xabier Uribe-Etxebarria ingeniari euskalduna, Anboto e-service firmaren sortzaile, oraintsu mila hautagaien artean Munduko lehen “StartUp” izendatu dutena, bide berriak jorratzen ari den teknologia enpresa gazterik onena.

Teknoflash elkarrizketa: Xabier Uribe-Etxebarria, Mundu mailan aurten 1º izendaturiko Anboto Teknologia "StartUp"aren sortzailea

Mundu mailan gorantza tximisten pare doan pertsonaia teknologikoa dugu gurean: Xabier Uribe-Etxebarria ingeniari euskalduna, Anboto e-service firmaren sortzaile, oraintsu mila hautagaien artean Munduko lehen “StartUp” izendatu dutena, bide berriak jorratzen ari den teknologia enpresa gazterik onena.

SEO irizpideen “tirania”ri jarraitu? Googlebot.ei men egin beharraz

SEO irizpideak Google.n arrakasta lortzeko aukerekin zeharo lotuta omen daude. Arau jakin batzu jarraituz gero, iaioa izanik… Google.ren bilaketa bateko lehen postuetan lortzea da helburua. Bada bazterretan SEO gorrotatzen duenik anitz, baita hoiek denak deus ikasi ta hobetu nahi ez duten artaldeko kide alferrontziak direla esaten duenik ere. Bloga edo Web orria kudeatzerakoan SEO irizpideen derrigortasunari men egin behar hori Eliza baten katixima zurrunarekin lotu duenik. Arau estuak, gizakiaren sormena, naturaltasuna, benetako izaera, bapatekotasuna sakrifikatzeko, bilaketa Googlebot robot bilatzaileen irizpide estatistikoen menpe jartzeko… sare anitza zena “Wikipedizatua” eta “Googlizatua”. Eztabaida interesgarria gurean ere hainbat adituk aipatua. Portzierto, onar dezagun… testu honetan agertzen diren estekak Google bidez bilatutakoak dira, eta ez naiz milaka emaitza ikuskatzen ibili denetan interesgarriena topatu arte, bada SEOzer…

SEO irizpideen "tirania"ri jarraitu? Googlebot.ei men egin beharraz