Monthly Archives: December 2010

Teknoflash elkarrizketa: Xabier Uribe-Etxebarria, Mundu mailan aurten 1º izendaturiko Anboto Teknologia "StartUp"aren sortzailea

Mundu mailan gorantza tximisten pare doan pertsonaia teknologikoa dugu gurean: Xabier Uribe-Etxebarria ingeniari euskalduna, Anboto e-service firmaren sortzaile, oraintsu mila hautagaien artean Munduko lehen “StartUp” izendatu dutena, bide berriak jorratzen ari den teknologia enpresa gazterik onena.

Teknoflash elkarrizketa: Xabier Uribe-Etxebarria, Mundu mailan aurten 1º izendaturiko Anboto Teknologia “StartUp”aren sortzailea

Mundu mailan gorantza tximisten pare doan pertsonaia teknologikoa dugu gurean: Xabier Uribe-Etxebarria ingeniari euskalduna, Anboto e-service firmaren sortzaile, oraintsu mila hautagaien artean Munduko lehen “StartUp” izendatu dutena, bide berriak jorratzen ari den teknologia enpresa gazterik onena.

@ Bildua: Telebista multimediak eta bideojokoak

Donkey-Kong-Country-Returns-Logo-500x311Urteak etorri ahala, telebista ikusteko ohiturak aldatu egin dira. Gaur egun ez gara konformatzen telebista kateek jartzen digutenarekin bakarrik, gehiago nahi dugu. Guk aukeratu nahi ditugu ikusi nahi ditugun edukiak eta hau gutxi balitz guk erabaki nahi dugu eduki hauek ikusteko unea.
Internet bidez ikusten ditugu telesail asko, baina ordenagailuko pantaila ez da lekurik egokiena eduki hauez gozatzeko. Horretarako sortu dira telebista multimediak, gure etxeko telebista gure eduki guztien bilgune izateko eta modu eroso batean hauez gozatzeko. Disko gogor eta telebista modernoei buruz aritu gara ‘@ Bildua’n Josu Barandallarekin.
Bideojoko berrienei ere tokitxoa egin diegu saioan. Donkey Kong Country Returns eta Gran Turismo 5a aztertuta ditugu. Bata bideojoko zaharrak gogoratzen digun jokoa eta bestea gaur egungo grafikorik onenak eskaintzen dituena.
Baina saioan beste gai batzuk ere landu ditugu, web diseinua esaterako. Iradokiko Miren Berasategiri esker ikasgai interesgarri bat jaso baitugu.
Ez galdu hurrengo larunbateko saioa, urteko azkena izango baita. Zuen zain geratzen gara. Gogoratu, larunbatean 09:30etan,  Euskadi Irratiaren sintonian ‘@ Bildua’.

Wikileaks: Assangeri zeozer gertatu ezkero… segurtasun gakoak

Fikzio istorioetan bezala sekretu ikaragarri baten jabeak neurriak hartzen ditu mendekuak ebitatzeko, kasu honetan Teknologia berrien bidez:

Creative Commons, Adam Feuer

Creative Commons, Adam Feuer

Esaten genuen aurreko post.ean “Goliath”.en kezka nagusia “David” Wikileaks ugaritzea izan zitekeela, “Mirror” edo ispilu efektua Sarean piztuta: Halako zeozer suerta liteke, edo HOBE ESANDA, jada gauzatu da eta Wikileaks.en ispiluak modu ikaragarrian ugaritu dira. Julian Assangek abisatu du Wikileaks.ekoei zeozer txarra gertatu ezkero tximista bezala barreiatuko dela “Cablegates” kasuan filtraturiko informazioa, enkriptazioa desegiteko gakoa publiko eginaz:

”The Cable Gate archive has been spread, along with significant material from the US and other countries to over 100,000 people in encrypted form. If something happens to us, the key parts will be released automatically.

Further, the Cable Gate archives is in the hands of multiple news organisations. History will win. The world will be elevated to a better place.

Will we survive? That depends on you.”

Eta orain bolo-bolo dabil sarean gakoaren kontua.


Bitartean Assangek artikulua argitaratu du Australian: “egia deserosoak argitaratzeagatik ez mezularirik hil”