Tag Archives: irratia

@ Bildua: Ordenagailuen kontrola

blog5Ordenagailuen kontrola izatea gustatzen zaigu beti, eta batez ere gurea denean. Baina momentu jakin batzuetan kanpoko norbaitek gure ordenagailua kontrolatu dezakeela jakitea ere ongi dago. Hau batez ere enpresetan ikusi izan dugu beti, zerbitzu informatikoko pertsonek gure ordenagailua munduaren beste puntatik kontrolatzeko aukera izaten dutelako. Gai hau bizkarrean hartuta etorri zaigu aste honetan Josu Barandalla.

Baina Googleko bulegoak ere bisitatu ditugu, lan horretarako gaineras Iñigo Etxebesteren laguntza izan dugu. Eta hau dena gutxi balitz Windows 8-az ere mintzatu gara eta baita Apple eta Samsung-en hika mikaz ere

Hemen klik eginda audioa entzuteko aukera izango duzu!

Eta ez ahaztu urriaren 1ean egingo dugula Xenoblade Chronicles bideojokoaren zozketa. Nintendoren eskutik ematen dugu gainera. Parte hartzeko nahikoa duzue abildua@eitb.com helbidera zuen mezua bidaltzearekin, edo gure facebookeko orrian argazkian atsegin dut klikatzea

@ Bildua: Milioi bat bisitari, eta milioi bat birus ezabatzeko moduak

blog2Eitb.com– atariak milioi bat bisitari baina gehiago izan zituen martxoan. Orain arte lortu den markarik onena da eta garbi geratu da egunetik egunera gero eta gehiago garela bertara gerturatzen garenak. Urte betean %30 igo da bisitarien kopurua. Beraz mila esker Eitb.com bisitatzen duzuenoi, eta zorionak bertan lanean dauden guztiei ere.

Baina hau ez da izan aste honetan landu dugun gai bakarra. Batua -Bizkaiera bihurtzaileari buruz ere aritu ginen Rodrigo Gartziarekin, Azkue fundazioko zuzendariarekin. Oraingoz bihurtzaileak bide bakarra egiten du, oraingoz ezin baitu bizkaiera batua bihurtu, baina elkarrizketan bertan Rodrigok adierazi duenez hori hurrengo pausua izango omen da.

Wii kontsolaren inguruan sarean dabiltzan zurrumurruak ere aipatu ditugu, Spotify-eko azken albisteak bezala.

Sarean aurkitu ditzakegun doako antibirusei buruz ere hitz egin dugu ‘@ Bildua’n. Josu Barandallak eman ditu azalpen guztiak.

Hau guztia entzun nahi baduzue, nahikoa duzue hemen behean aurkitzen den botoian klik egitea besterik ez duzue.

Larunbat goizean espero zaituztegu, goizeko 09:30etan Euskadi Irratiaren sintonian.

@ Bildua: Ordenagailu zaharrei bizi berria emanez!

214009_pc_0001_original_imagenOrdenagailuek bizi laburra izaten dute baina hori aldatzea erraza da! Nola egin, hori izan ohi da arazoa. Horregatik aste honetan @ Bildua saioan hau konpondu nahi izan dugu. Josu Barandallaren laguntza izan dugu honetarako.

Hori bai, beste gai asko ere jorratu ditugu. Creative Commons lizentzia askeak ere aztertu baititugu. Lan horretan Beñat Jimenez izan dugu, Lautech-eko laguna.

Hau dena eta musikarik ezagunena entzuteko aukera bikaina. Larunbatetan goizeko 9:30tan Euskadi Irratian, eta noiznahi sarean.