Monthly Archives: January 2011

@ Bildua: Wifi seinaleen mitoak apurtuz

wifi3Haririk gabeko konexioa, edo internetera uhin bidez konektatzeko moduari deitzen diogu WIFI-a. Teknologia honek funtziona dezan antena bat behar izaten da, seinalea ahalik eta eremu zabalenean hartzeko.
Baina antena hauek, telefonia mugikorretakoak bezalaxe polemika ugariren oinarri ere izaten dira. Zenbat aldiz entzun izan dugu burukomina sortzen dutela antena hauen seinaleek, edo minbizia ere sortzen dutela. Zurrumurru hauek entzun eta gero, mitoak apurtzeari ekin genion “@ Bilduan”.
Larunbat goizean zuzenean eginiko programan argi geratu zen uhin hauek ez direla kaltegarriak: hau horrela adierazteko OME-k ( Osasunerako Mundu Erakundea-k) eginiko txosten ezberdinak hartu genituen hizpide.
Baina osasunaz gain beldurra sortzen duen beste puntua seinale lapurretarena da, eta hau horrela izanik gure sarea babestuko aholkuak ere eman genituen.
Saioa berriro entzun nahi baduzue, hemen behean klik egitea besterik ez duzue.

2011.an Zer? Teknoflash MikroInkesta

512px-Multi-wavelength_image_of_NGC_346

Teknoflash.ek inkestatxoa egin du haseratik lagun fidel izan ditugun Euskal”Guru”en artean.

2011.an Teknologia Berrietan ze joera, gailu, programa nagusituko diren jakin nahi genuen, hona kontsultaturiko bakoitzaren erantzunak:

  • Telefono mobil konpletoa: GPS, WIFI, Kamera, ebook, musika, bideoa…

  • Krisia larrituko da, desenkantoa zabalduko da

  • Twitter izango da 2011.ko jaun ta jabe. Tresna aspalditik egon arren, uste dut hazkunde handia izango duela 2011an

  • iPadaren tiradizoak akaso Tablet-en bigarren etorrera bat erraztuko du, Windows baino sistema sinpleagoetan oinarrituta (Android OS).

  • Androidek zeresan asko emango du oraindik, eta seguru smartphoneen erabilera hazten jarraituko duela. Horrekin batera litekeena (baina hau gogoa da komentzimendua baino gehiago), Estatu Batuetan aspalditik ondo funtzionatzen duten PVRak (internet bidezko pay per view edukiak telebistan ikusteko sistemak) Europan ere zabaltzen hastea: GoogleTV, fabrikanteen plataforma propioak (Philips, Samsung), Boxee

  • Wikileaks hasi baino ez da egin, sarea aldatu du, baina mundua aldatzea lortu behar dugu.
    wikileaks sarea eta mundua ulertzeko modu bat da, oraingoa…

  • Arkitektura banatuetan oinarritutako softwarea (sare sozialak, fitxategi elkartrukea, diru elkartrukea). Domeinu publikoa. Zibermatxinadak.

Zeintzu izan diren gure “Guru” edo orakuloak? Hauexek: Maite Goñi (EuskalJakintza) Joseba Makazaga EHUko Informatika irakaslea, Code&Syntax.eko Luistxo Fernandez eta Josu Mendicute, Joxe Rojas (Teknopata.net, NickDutNik), Gorka Julio “Teketen” (Elurnet) eta Patxi Gaztelumendi (Albisteak 2.0).

@ Bildua: Mugikorretan errege izan nahi duena, Android!

android-logo copyTelefono mugikorretan erregerik badago, hori Nokia etxea da. Urteetan lehena izan da, eta merkatuan zerbait salgai jartzen zuen bakoitzean mundua aztoratu egiten zen. Halere iPhone-a aurkeztu zenean pertsona asko erreinu honen aurka agertu ziren.
Apple etxea indar handiz sartu zen merkatuan, eta bere arauak ere inposatzeari ekin zion. Halere erregetzak gutxi iraun dio sagartxoaren enpresari, errege izateko beste aurkari bat agertu baita: Android. Linux GNU oinarritzat hartuta, Google etxeak, sortutako sistema eragile berria da: Mugikorretan instalatzeaz gain tablet ordenagailuetan ere erabili daitekeena.
Gaur egun gerra martxan dugu, iPhone zale eta Android zaleen artean, eta bakoitzak bere armak erakutsi ditu: Iphone 4a eta Samsung Galaxy S-a. Biak potentzia handikoak eta zein baino zein interesgarriagoa.
Baina beste elementu batzuk ere aztertu ditugu aste honetan. Unibertsitate eta eskoletan aurkeztu beharreko lanetan, kopiatzeak edo plagioak aurkitzeari buruz mintzatu baikara.
Musikarik entzunena ere aztertu dugu eta aste honetan Top Internet zerrendaren gailurrean Britney Spearsen berriena sartu zaigu.
Ez galdu aukera eta egin klik hemen azpiko estekan, ‘@Bildua’z gozatzeko!!