Tag Archives: robot

Gizakia Vs Makina

Gaur egungo web-ari 2.0 deitzen diogu, pertsonen internet. Hau da, eta pixkat filosofatu eta gero, pertsona da informazio guztiaren zentroa. Pertsonak, pertsonarentzat gauzak sortu ,elkar banatuz eta zabaldu egiten ditugu

Giza Robota

Eta hau horrela izanda, pentsa liteke gizakia dela sareko erregea…. Ba usteak erdi ustel. Azken analisien arabera, sareko trafikoaren %51 ez baitu gizakiak sortzen, makinek baizik. Sarea arakatzen duten robotak sortzen omen dute trafiko guzti hori.
Ez da zaila hau imajinatzea; Pentsa robot batek zenbat orri bisitatu ditzakeen, eta zein abiadetan. Gu baino azkarragoak dira, bai nabigatzen eta baita informazioa pilatzen ere. Baina gizakiok gure alde onak ere baditugu; Gaur gaurkoz makinek baina hobeto identifikatzen baitugu kalitatea, bai testu, argazki eta gainontzekoetan. Eta beste ikuspegi bat: Nork programatzen ditu robotak?
Web trafikoaBeti bezala informazioa edukitzearen eta inteligentziaren hausnarketan sartuko ginateke… Gehiegi akaso astelehen baterako. Baina datua hortxe geratzen da, datuaren interpretazioa norberaren esku.

Argazkia: Incapsula, Fondostv

Gaur 902 robot batek deitu dit

Ez dut deus berririk deskubrituko, aspaldi asmatutakoa izango da eta abar… baina hunkituta nago estrainekoz gertatu zaidalako. Egia da, teleoperadoreak lan eta soldata baldintza duinak lortzeko borrokan …. eta desagertzeko zorian egongo dira laster… deiak hartu bakarrik ez, deitzen ere ikasi dute phone botek.

Gaur idealista.com web.etik 902 robot batek deitu dit nire iragarkia iraungita dagoela abisatzeko, “berritu nahi baduzu sakatu 1, kendu nahi baduzu sakatu 3”. Itxoin piskat… “beste robot batekin jartzen bazaitut zer iruitzen?” erantzuteko erreflejo falta izan dut.