Monthly Archives: April 2012

Disko gogorra lainoan

Google_Drive_Logo

Ez da lehena izan, eta ziur asko ez da onena ere izango, baina azkenean (eta erabiltzaileok denbora luzez eskatu eta gero), Google Drive iritsi berri da gugana.

Disko gogor birtual bat eskaintzen du zerbitzu berriak, 5 GB-koa. SkyDrive, Dropbox, edo Box-en atzetik etorri da G handia, baina noski, beti gertatzen den moduan, nahikoa da Googlek zerbait kaleratzea hau albiste izateko.

Zerbitzu berriarekin, zerbitzu zaharrak berritu egin dira: Google Docs desagertu egin zaigu. Beno hobe esanda zerbitzu berriak irentsi egin du. Modu honetan disko gogor birtual bat eskura izango dugu, baina aldi berean etxeko ohiko programetan egin dezakegun moduan, fitxategiak bertan sortzeko aukera ere izango dugu. Zerbitzua eraldatu eta hobetu egin dela esan daiteke.

Lehen, Docs zerbitzura, dokumentuak igotzeko aukera bakarrik zegoen; Orain ordea edozein fitxategi igotzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu.

GMAIL

Baina hau ez da izan Google etxearen aldaketa bakarra, posta zerbitzua ere hobetu baitu. Gaurtik aurrera 10 GB izango baititugu eskura erabiltzaileok, bertan gure mezuak jasotzeko

Sprectrum-ak 30 urte bete ditu

800px-ZXSpectrum48k

Zuetako askok nostalgiaz gogoratuko duzue 8 bitetako mikro ordenagailu hau. Gure etxeetako telebistara konektatzen zena, eta programak eta jokoak kargatzen denbora luzez egoten zena. Baina garai haietan denbora ez zen garrantzitsuena: aparailu hura edukitzea baitzen momentu hartan garrantzitsuena.

10 urte luzez aparailuaren bertsio ezberdinak kaleratu ziren, eta kasetea ere erabiltzen zuten haietako batzuk. Haiek garaiak…

Baina beno, garai zaharrak gogoratzen hasi garen honetan, onena post honetan duzuen bideoa ikustea da (baten bati seguru malkoren bat edo beste aterako zaiola, ziur gainera).

Faltan botatzen duzuela? Ez arduratu!

Gaur egun interneten leku askotan saltzen dute Sprectrum-a, eta 2012ko teknologiarekin bateragarria da gainera. Interneten badira talde batzuk kaseteak alde batera utzi eta edonon topatu ditzakegun disko gogorrak  mikro ordenagailuetara konektatzen dituztenak. Horrela itxaron denborak ezabatu, eta Sprectrumaz gozatzeko esperientzia zabaltzen dutenak.

Ba esandakoak, nostalgikoak malkoak lehortzera, eta besteok, ezagutzen ditugun kontsolen birraitona ezagutzera!

IRUDIA | Wikimedia

Produktu garestiak, zentimo gutxiren truke?

Bai, halaxe da, ez gabiltza gezurretan. Dinda Danga izeneko orriari ezkero posible da hau.

Parte hartzeko nahikoa da orrian izena ematea, eta bertan egiten diren enkante ezberdinetan parte hartzea ( Produktu bakoitzarentzat enkante bat).

Parte hartzeko kreditu minimo beharko da (Dingak), eta hauek modu eroso batean erosi ditzakegu.  Produktua (Danga) salgai jartzen den unean, guk klik egin dezakegu (saltzen ari direna gustatzen zaigula adierazteko, eta enkantean parte hartzeko). Klik egiten dugun bakoitzean zentimo bat igoko da produktuaren prezioa.

Ez dugu ahaztu mehar denbora mugatua dagoela erosketa xelebre honetan. Hasieran denbora jakin bat emango da parte hartzeko, baina egiten den lehen klikarekin, kontagailua 10 segundoan jarriko da. Atzera kontaketa horretan, inork ez badu produktuagatik klik egiten, produktua guretzat izango da. Aldiz denbora horretan norbaitek klik egiten badu, kontagailua berriro 10 segundoko muga horretan kokatuko da.

Enkantean parte hartzen duten denek, botu (edo gehiketa) kopuru berak dituzte parte hartzeko, beraz denek dute aukera bera produktua eskuratzeko.

Produktuaren balioa, jendearen nahia, estrategia, denbora, ausardia eta azkartasuna uztartzen ditu Dinga Dangak.

Laburtzeko:

  1. Erregistratu
  2. Produktuaren salmenta /enkantean parte hartuko duzula adierazi
  3. Salmenta hastean, adi! Jokatu! Eta eskuratu!
  4. Produktu esklusiboa zentimo gutxi batzuen truke lortu!!!

F handiak Instagram jan du

facebook-instagram-fotos-default

Instagrametaz hitz egitea aplikazio arrakastastu batetaz hitz egitea da. 20 millioi erabiltzailetik gora dituen sare soziala da, argazkiei filtro bereziak ezarri eta ikusgarri uzteko balio duena.

Ez da azhatu behar, duela gutxi arte IOS erabiltzen zuten aparailuetarako bakarrik zegoela eskuragai (Gaur egun Android-erako ere eskuragai dago), eta hau horrela izanda txalotzeko modukoa da aplikazio txiki honek lortutako marka.

Hori bai, albistea aste honetan iritsi zaigu: Facebook-ek Intsagram erosi duela eman da jakitera. 1000 milioi dolarren prezioan. Baina denak ez dira gustura agertuko honekin. Instagrameko erabiltzaile sutsuak, Hipsterrak, aplikazioa uzteko deia luzatu dute sarean.

Haien ustez Facebookek erosi izanak ez dio onurarik ekarriko aplikazioari. Hare gutxiago, aditzera eman dutenez Instagramek etorkizun laburra du. Eta hau horrela izanik, eta beraien jarduera bermatzeko, beste antzeko aplikazioak erabiltzea gomendatzen dute.

Hurrengo post batean, beste aplikazio horiez hitz egingo diezuegu, zuek ere nahi izan ezkero Instagram alde batera uzteko.

Irudia | Zonadigital

Sare sozialek gure bizitza gidatzen dute?

social_mediaGure kolaboratzaile den Noemi Riverak, test bitxi baten berri emango digu larunbatean ‘@ Bildua’n (Zuzeun argitaratua duzue). Test honen bidez sare sozialen menpe bizi garen hausnartu nahi du. Egin testa, ea zer nolako menpekotasuna duzuen!

1. Jatera zoazen guztiaren (afari, bazkari, postre, edari…) argazkiak sare sozialetara igotzen/partekatzen dituzu?

2. Momentu oro –edo ia– non zauden publikatzen duzu sare sozialen bidez? (Foursquare, Twitter, Facebook…)?

3. Ohera joan baino lehen zure Twitterreko erantzuank –@replies—arakatzen dituzu?

4. Esnatu bezain pronto zure Twitterreko erantzuank –@replies—arakatzen dituzu?

5. Zure argazkiak hiru sare sozial baino gehiagotara igotzen dituzu?

6. Ezinezkoa zaizu telebista ikustea edozein motatako beste pantaila bat ondoan izan gabe?

7. Ezin dituzu lanean 10 minutu baino gehiago eman sare sozialak arakatu gabe?

8. Pertsona batzuei buruz pentsatzen ari zarenean beren @erabiltzaile_izena datorkizu burura izen erreala ordez?

9. Mundu errealeko zerbaitek molestatzen dizunean, berehala kontatzen duzu sare sozialean?

10. Lagunekin irteten zarenean eta komunera zoazenean, smartphonea arakatzen duzu eguneraketen bila?

11. Norbaitekin hitz egiten zaudela noizbait pentsatu al duzu “a ze aspergarria den! Twitter arakatzen egon ninteke orain!”?

12. Twitterren jarraitzen dituzun zenbait pertsonen bizitzari buruz gehiago dakizu zure familiaren edo lagunen bizitzari baino?

13. Facebookeko feed-a egunean 20 aldiz, edo gehiago, freskatzen duzu informazio berrien bila? (F5 tekla sakatuta)

14. Kotxea gidatzen zoazela zure Facebookeko egoera eguneratu duzu?

15. Pinterest erabiltzen duzu?

16. 500 pertsona baino gehiago jarraitzen dituzu Twitterren?

17. Zeure smartphoneko aplikazioetatik lau edo gehiago sare sozialetakoak dira?

18. QR koderik eskaneatu duzu noizbait?

19. Noizbait pentsatu al duzu Twitter ordainpeko bihurtuko ote den?

20. Facebookeko profil berria beste inork baino lehenago eskuratu duzu.

Argazkia | Coseom

Iturria | Zuzeu

Jatorrizkoa (ingelesez) | YourBalance

Nola egiten da iPad bat?

Foxconn

Txinako FoxConn enpresan egiten dituzte Apple etxearen produktuak eta Rob Schmitz-ek sinatzen duen erreportaje honetan ikusi dezakegu fabrikatzeko darabilten sistema.

Kazetariak aditzera eman duenez, bertako langileak ez dira euren egoeraz kexatzen, askoz okerragoak izan daitezkeelako. Ez da ahaztu behar FoxConneko langile batzuek beraien buruaz beste egin zutela lehengo urtean, lanean jasaten zuten presioarengatik.


Irudia | TodoiPhone

Bideoa | Youtube