Category Archives: irratia

@ Bildua: PS Vita

PS-VIta-

Larunbateko @ Bilduan Sony etxearen kontsola berria aztertuko dugu. Ps Vita deritzona, duela hilabete iritsi zen gugana, eta momentu ona iruditu zaigu analisi sakon bat egiteko.

Teknologiari begiratuko diogu: Pantaila ukigarria, 3G konexioa… Jokoak beste batera utziko ditugu (barkatu zaletuak zaretenoi), analisi sakon bat ere merezi dutelako. Josu Barandallarekin hitz egingo dugu gaiaz.

Baina Twitterri ere begirada bat emango diogu, eta produktuak erosterakoan zertan lagundu dezakeen aztertuko dugu. Noemi Rivera hartuko dugu bidelagun.

Eta hau dena gutxi balitz mugikorrei ere begiratuko diegu. Aplikazioak ezagutzeko. Kirola egiterakoan interesgarrian izan daitezkeenak aztetuko ditugu larunbatean. Beraz adi kirolari!

Larunbatean, goizeko 09:30ean Euskadi Irratiaren sintonian.

Emakumeak bideojokoetan aztergai, @ Bilduan

laraEHUko Gizarte Zientzien Fakultateak antolatutako jardunaldien berri emango dute Iratxe Fresnedaren eskutik.

Aste honetako ‘@ Bildua’ saioak EHUko Gizarte Zientzien Fakultateak antolatuta datorren astean egingo diren jardunaldien berri emango du. Bertan emakumeak bideojokoetan duen presentzia aztertuko dute. Iratxe Fresnedarekin mintzatukodira.

Horrez gain, nabigatzaileei begira jarriko dira ‘@ Bildua’n. Josu Barandallaren laguntzaz, nabigatzaile batetik bestera informazioa nola pasa eta nola kudeatu aztertuko dute.

Eta adi, zozketa bikain bat ere martxan jarriko baitute. Larunbatean, goizeko 09:30ean, Euskadi Irratian, ‘@  Bildua’.

@ Bildua: Zaharkitze programatua

blog4Zenbat irauten dute etxean erabiltzen ditugun etxetresnek? Bizitza mugatua al dute? Hau da, puntu jakin batera iristean puskatu, matxuratu edo funtzionatzeari uzten al diote?
Gai hau hartu genuen hizpide larunbat goizeko saioan. Lehen baina arinago aldatzen ditugu, ordenagailu eta antzerakoak, eta honek dakarren kontsumoa ere aztertu genuen. Lan hauetan Josu Barandalla jarri genuen.
Baina Guifi.net-az ere hitz egin genuen. Euskal Herrian martxan jarri nahi den ekimenaz, interneterako sarrera librea eskaintzeko proiektuaz. Pasa den asteburuan Nafarroan antolatu zuten ekitaldiaz hitz egin genuen Dabid Martinezkin.
Sony etxearen arazoak, edo Skype etxearen salmenta ere aipatu genuen. Egin klik azpiko estekan eta gozatu saioaz.

Eta ahaztu Nintendoren eskutik Lego Piratas del Caribe jokoa banatuko dugula hilabete bukaeran. Parte hartzeko email bat bidali behar duzue abildua@eitb.com helbidera. Eta zorte pixka batekin zuena izan daiteke 3DS-rako jokoa.

@Bildua: Mugikorretako sistema eragilea aldatzeko bidea

blog3Telefono mugikorren konpainiek nahi dutena egiten dute. Hori garbi dago. Haien menpe gaude. Haiek ezartzen dizkigute tarifak, eta baita ere mugikorretan dugun sistema eragilea ere.
Nahiz eta gure mugikorrek duten oinarrizko programa, librea izan (nahi duenak hobekuntzak egiteko) konpainiarena ezartzen digute. Errazago ulertzeko, sistema eragilea eraldatu egiten dute, bezeroari esperientzia mugatzeko. Eta hau zergatik egiten duten? Haiei galdetu beharko, ez baitago batere garbi zergatik egiten duten.
Egiten dituzten eraldaketekin, telefonoak berez dituen zerbitzuak mugatu egiten dituzte. Hau da, nahiz eta hardware aurreratuena izan, ezin izaten dugu erabili.
Baina lasai! Hau konpontzea oso erraza baita.
Software txiki batzuei esker, minutu gutxian edukiko baitugu gure telefono mugikorra egoera guztietarako prest. Eta hau nola egin jakiteko, gure saioa entzun besterik ez duzue, Josu Barandallak eman baititu datu eta truku guztiak.
Baina ez da izan irratsaioan landu dugun gai bakarra, Noemi Riverarekin hitz egiteko aukera ere izan baitugu. Donostweets izeneko ekimenen sortzaileetako bat da, eta haien berri eman digu.

Ez galdu hurrengo saioa, Phising-az mintzatuko baikara eta baita ere online ikusi ditzakegun pelikulez ere

@ Bildua: Enkriptazioa, mezuak kodeen atzean ezkutatzen

abildua02Aste honetako ‘@ Bildua’n, enkriptazioaz hitz egin dugu. Mezueen kodeeketaz, hau da, nola eztutatu gure mezuak kode baten atzean. Ez da gaur egungo gaia, Mesopotamiatik datorren zerbait baita. Baina ez da ahaztu behar informatika eta internten sarrerarekin batera oso garrantzitsua gertatu den gaia izan dela.

Gai honetaz gain beste batzuk ere landu ditugu irratsaioan. Bilatzaileetan gure edukiak ongi kokatzeko bideak eman baititugu. Eta bilatzaileak aipatuta, Googleren +1 botoiaz ere hitz egin dugu.

Spotify-ek erabiltzaileen ordenagailuetan instalatu duen birusa ere mintzagai hartu dugu, Youtuben ikusi dugun hizkuntz berria bezalaxe, TATATA hizkuntza. Gure Top internet zerrenda partikularra ere osatu dugu.

Eta hau guztia entzun nahi baduzue, hitz hauen azpian klik egitea besterik ez duzu!

@ Bildua: Telebista multimediak eta bideojokoak

Donkey-Kong-Country-Returns-Logo-500x311Urteak etorri ahala, telebista ikusteko ohiturak aldatu egin dira. Gaur egun ez gara konformatzen telebista kateek jartzen digutenarekin bakarrik, gehiago nahi dugu. Guk aukeratu nahi ditugu ikusi nahi ditugun edukiak eta hau gutxi balitz guk erabaki nahi dugu eduki hauek ikusteko unea.
Internet bidez ikusten ditugu telesail asko, baina ordenagailuko pantaila ez da lekurik egokiena eduki hauez gozatzeko. Horretarako sortu dira telebista multimediak, gure etxeko telebista gure eduki guztien bilgune izateko eta modu eroso batean hauez gozatzeko. Disko gogor eta telebista modernoei buruz aritu gara ‘@ Bildua’n Josu Barandallarekin.
Bideojoko berrienei ere tokitxoa egin diegu saioan. Donkey Kong Country Returns eta Gran Turismo 5a aztertuta ditugu. Bata bideojoko zaharrak gogoratzen digun jokoa eta bestea gaur egungo grafikorik onenak eskaintzen dituena.
Baina saioan beste gai batzuk ere landu ditugu, web diseinua esaterako. Iradokiko Miren Berasategiri esker ikasgai interesgarri bat jaso baitugu.
Ez galdu hurrengo larunbateko saioa, urteko azkena izango baita. Zuen zain geratzen gara. Gogoratu, larunbatean 09:30etan,  Euskadi Irratiaren sintonian ‘@ Bildua’.

@ Bildua: Sareko neultraltasuna

InternetSarean bueltaka gabiltzanean libreak ote gara? Nahi dugun lekuetara, nahi dugun denboran iristen gara? Bitartekariek mugak jartzen ote dizkigute?
Galdera guzti hauei erantzuten saiatu gara Euskadi Irratiko ‘@ Bildua’ saioan. Sareko neutraltasun hartu dugu hizpide. Josu Barandallak kontatu dizkigu gai honen inguruko azkenak.
Baina gai teorikoez gain, gabon hauetako oparien mundua ere aipatu dugu saioan. Software librea erabiltzen duten tablet ordenagailuak aztertu baititugu Lautech-eko lagunekin batera.
Bide batez Code Syntax-eko Luistxo Fernandez-ekin ere hitz egiteko aukera izan dugu, aurkeztu berri duten orriari buruz hitz egiteko, Umap orriaz. Ez ahaztu gainera 640 gb-ko disko gogor baten zozeketa martxan dugula. Egin klik hemen azpiko estekan eta hartu parte !
Zozketa
Larunbatero, goizeko 09:30etan Euskadi Irratian ‘@ Bildua’, eta interneten noiznahi.

'@ Bildua': Zientzia fikzioa errealitate bilakatu da

SNN0317X_682_668939a-570x376Urte asko pasa dira George Lucasek, Star Warsen lehen aldiz holograma erakutsi zituenetik. Denok oroituko zarete R2D2-z eta bere argitxo urdinaz. Ba robot txiki hark egiten zuena errealitate bilakatu da, eta @ Bilduan, mintzagai hartu dugu, Josu Barandallarekin.

Argi izpiak, ur lurrina eta irudiak izan dira irratsaioko protagonistak. Halere beste gai asko ere landu ditugu Euskadi Irratian.

Interneten barrena hain ezagunak diren blogei buruz ere hitz egin baitugu, zehazki esanda blogetako argazki eta bideoak hartu ditugu mintzagai, Iradoki.net-eko lagunekin  Modu honetan blogei ikasgaia amaitutzat eman dugu.
Musika berriena ere aipatu dugu saioan Top internet zerrendan. Gogoratu larunbatero Euskadi Irratian, goizeko 9:30etan izaten dela saioa, eta noiznahi entzun dezakezuela eitb.com-en.

‘@ Bildua’: Zientzia fikzioa errealitate bilakatu da

SNN0317X_682_668939a-570x376Urte asko pasa dira George Lucasek, Star Warsen lehen aldiz holograma erakutsi zituenetik. Denok oroituko zarete R2D2-z eta bere argitxo urdinaz. Ba robot txiki hark egiten zuena errealitate bilakatu da, eta @ Bilduan, mintzagai hartu dugu, Josu Barandallarekin.

Argi izpiak, ur lurrina eta irudiak izan dira irratsaioko protagonistak. Halere beste gai asko ere landu ditugu Euskadi Irratian.

Interneten barrena hain ezagunak diren blogei buruz ere hitz egin baitugu, zehazki esanda blogetako argazki eta bideoak hartu ditugu mintzagai, Iradoki.net-eko lagunekin  Modu honetan blogei ikasgaia amaitutzat eman dugu.
Musika berriena ere aipatu dugu saioan Top internet zerrendan. Gogoratu larunbatero Euskadi Irratian, goizeko 9:30etan izaten dela saioa, eta noiznahi entzun dezakezuela eitb.com-en.

Bideojokoak baina askoz gehiago

Gaur bertan amaitu da Barakaldoko BEC-en, Euskal Herriko bideojoko azokarik handiena. Jolasak, hitzaldiak eta ikuskizun ugari izan dira ostiraletik erakusketa azokan. Kontzertuak ere protagonista izan dira Gamerland-ean, halere, We are Standard, El Mentón de Fogarty edo Gose bezalako taldeekin.
Larunbat goizean “@ Bildua” bertara gerturatu zen eta jarraipen zabala eskaini zioten irratsaioan. Josu Barandallak esaterako, overcloking erakustaldi bikaina eskaini zuen bertan. Halere Euskadi Irratiko saioan Makina birtualak hartu zituen mintzagai bizkaitarrak.
Izen arraro horrekin askori ezezaguna egingo zaizue gaia, baina oso sinplea da. Sistema eragile baten gainean (Windows, Mac OS, Ubuntu…) batean beste bat martxan jartzea. Modu honetan sistema eragile zehatz batentzat eginiko programak erabili daitezke inongo arazorik gabe.
Nahiz oso teorikoa iruditu, erabilera guztiz praktikoak ditu teknologiak.

39801149291818419353149Gaur bertan amaitu da Barakaldoko BEC-en, Euskal Herriko bideojoko azokarik handiena. Jolasak, hitzaldiak eta ikuskizun ugari izan dira ostiraletik erakusketa azokan. Kontzertuak ere protagonista izan dira Gamerland-ean, halere, We are Standart, El Mentón de Fogarty edo Gose bezalako taldeekin.

Larunbat goizean “@ Bildua” bertara gerturatu zen eta jarraipen zabala eskaini zioten irratsaioan. Josu Barandallak esaterako, overcloking erakustaldi bikaina eskaini zuen bertan. Halere Euskadi Irratiko saioan makina birtualak hartu zituen mintzagai bizkaitarrak.

Izen arraro horrekin askori ezezaguna egingo zaizue gaia, baina oso sinplea da. Sistema eragile baten gainean (Windows, Mac OS, Ubuntu…) batean beste bat martxan jartzea. Modu honetan sistema eragile zehatz batentzat eginiko programak erabili daitezke inongo arazorik gabe.

Nahiz oso teorikoa iruditu, erabilera guztiz praktikoak ditu teknologiak.