Category Archives: Gatxetak

035 Prototipoa: iPad-a iPhone bihurtu zenekoa

ipad0

Zer izan zen lehena? Arrautza ala oiloa? Oiloa edo arrautza? Edo mundu teknologikora etorrita: Zer sortu zuten Applekoek lehenago iPad-a edo iPhonea?

Ba dirudienez (eta argazkiek hori esaten dute), Applek tableta bat sortu zuen telefono baten aurretik. Bill Gatesekin izandago afari baten ostean, Steve Jobs-ek Microsofti aurre egiteko “benetako” tableta bat egitea proposatu zuen. 035 prototipoa bezala ezagutu zen eta 2002an sortu zuten Apple-en. Botoirik ez zuen pantaila bat zen eta gaur egungo dock-aren aurrekari bat ere bazuen.

Dirudienez gero proiektua alde batera utzi ostea, iPhona sortzeko oinarritzat hartu zuten lehen tableta hura.

Apple-k Samsunekin epaitegietan duen liskar batean atera dira argazkiak (gaur egungo tableten diseinua eurena dela adierazteko erabili dituzte).  Argazkiak jarraian ikusi ditzakezue.

ITURRIA | Networkworld

Wii U, Nintendoren asmakizun berria

Wii U logo

Lehengo urtean eman zuten jakitera Nintendo etxe japoniarrekoek esku artean zutena. Wii kontsola ordezkatuko duen Wii U. Hitz jolasa eginez, Wii (gu), Wii U (gu eta zu)… eta horrelako gauzetara ohitzen joan, Miiverse edo Mii Wara Wara izenak ikasi beharko ditugu eta.

Duela 6 urte, wii kontsola kaleratu zutenean, eserlekutik jaiki ginen Nintendori esker. Jolasteko modu berri bat aurkeztu zuen eta kontsola berriarekin ere beste eraldaketa bat ekarri nahi du. Horretarako espaziontzi baten itxura duen aparailu bat izango dugu esku artean Wii U Gamepad izenekoa: pantaila ukigarria, bideokamera, mikrofonoa eta NFC teknologia izango dituena.

Wii U Gamepad

NFC teknologiaren bitartez gure mugikorra, txartelak eta antzerakoak irakurtzeko gai izango da Wii U-a eta hau gutxi balitz gure telebistako urruneko kontrol gisa ere erabili ahalko dugu.

Teknologia punta puntakoa… orain kontua beste bat da. Jokoek hau guztia erabiliko dute? Jolasteko forma berri bat ekarriko du Nintendoren kontsolak?. Hau guztia hurrengo astean jakingo dugu, Los Angelesen egingo den E3an emango baitu jakitera etxe japoniarrak kontsola berriarekin egin ahalko dugun guztia.

Beraz itxarotea tokatzen zaigu, bitartean hemen azpian duzue aurkezpenaren bideoa. Pazientziaz hartu, 30 minutuko bideoa baita!

Amaitu dira zenbakiak

ipadArratsaldeko 19:00ak ziren, eta mundo guztia (edo behintzat Apple zaleak) Cupertinora begira zeuden. “Zein produkturekin harrituko ote gaituzte gauekoan?” “iPad 3? iPad HD?”

Ba azkenean ez bata ez bestea.

iPad berria aurkeztu baitzuen Tim Cook-ek. Zenbaki zein atzizkirik gabe… iPad berria. Izenean ez, baina zurrumurruek gauza batzuk asmatu zituzten. Retina Display pantaila izango baitu Apple etxearen tablet berriak: 2048×1536-eko bereizmena izango duena.

LTE teknologia ere izango omen du aparailu berriak, modu honetan interneterako abiadura hobetuz. Gaur egun eskaini zezakeen 3 gb-etatik haratago joango baita

Sistema eragilea ere berritua ekarriko du sagartxoaren enpresaren produktu berriak (dagoeneko beste telefono eta tabletetarako presta dagoena , IOS 5.1), eta baita beste programatxo batzuk ere Garageband edo iPhoto bezalaxe.

Eta garrantzitsuena, zenbat… Zenbat xahutu beharko dugu moda modan egoteko? 500-830 $ inguru, bertsioaren arabera. Baina beno honek gauza on bat ere ekarriko du guguna: aurreko bertsioa, hau da iPad2-a merkeago jarriko dutela ( 400€ inguru).

Estatu Batuetan martxoaren 16an jarriko dute salgai, eta Europan aldiz martxoaren 23an. Orduan ikusiko ditugu, ohiko moduan, ilara kilometrikoak Apple Storeetan.

Beraz Apple zaleak bazarete aurrezten joan (eta gozatu post honen azpian duzuen bideoarekin), eta ez baldin bazarete beste produktu batzuetarako gorde zuen dirua 2012a indartsu etorriko dela dirudi eta.

Bideoa