Category Archives: sakelekoak

20 urte lehen sms bidali zela

SMS

Benga, bale… beste behin nostalgiko jarri  naiz. Onartzen dut! Baina aizu! Gauza batzuk gogoratzea ez da gaizki etortzen. Batez ere urte guzti horien ondoren zerbait desagertzen ari denean: Mezuak ez, baina bai bidaltzeko modua.

Erresuma batuan bidali zuten lehen SMSa. Gaurko egun batean bezala, baina duela 20 urte. Eta mezu hark zera zioen:

Merry Christmas

Abendu hasieran eta gabonak zoriontzen? Guk gurean egingo bagenu Euskararen Nazioarteko Egunaz zerbait idatziko genukeen… baina badakizue british hauek, beti british. Vodafone etxearen seinaletik bidali zen lehen mezua eta garestia ez, oso garestia zen. Merkeagoa baitzen Hubble teleskopiotik informazioa bidaltzea SMSa bidaltzea baino.

Nokia etxeari esker egin zen ezaguna zerbitzu berria, 1993an atera zuen telefonoari esker. Zerbait esklusiboa hasieran. Baina urte gutxian mundu zabalera, konpainia denetara eta telefono mota guztietara heldu baitzen.

Gaur egun SMSak ahazten ahazteko bidean gaude Whatsapp eta Line bezalako programengatik. Informazio gehiago bidaltzeko aukera ematen dutelako, eta batez ere doakoak direlako. Orain, lehen bezalaxe, beti poltsikoari begira (orduan ere krisia baitzegoen mundu zabalean).

Tira, ikusi egin beharko dugu non geratzen diren gaur egungo mezuen zerbitzuek 20 urte barru, eta zein aukera eskainiko duten… Baina hori zientzia fikzioari utziko diogu.

ARGAZKIA | Grouptext

iPhone berria bidean da?

Internten nabigatzea, zurrumurruen artean ibilitzea da. Zaila da jakiten zerbait berria den,  zaharra, errepikatua, tranpa bat… Ba begira zerrekin egin dugun topo.

iphone5

Itxura guztien arabera iPhone berriaren tapak dira. Irudiek erakusten dutenez, telefono berriak 2 mikrofono izango lituzte, eta kargarako zulotxoak ere eraldatuak ikusten ditugu.

Pantailaren tamainari begiratu ezkero ere aldaketa bat topatzen dugu, handiagoa da. 3,9 hatz bete eta zurrumurruen arabera 1136×640 pixeletako bereizmena.

Sinesgarriak al dira argazki hauek? Zurrumurruak egiak ote?  Garbi dagoena zera da, telefono berria ikusteko gogo asko daudela sarean.

iphone5_carcasa

Iturria | ADSL Zone

Samsung Galaxy S3a Bilbon inon baino lehenago

Samsung-Galaxy-s3Ekainaren 1ean jarriko da Europan salgai Samsung etxearen telefono berria, baina ez ordea Bilbon.

Nahi izatera, maiatzaren 29tik aurrera erosi ahal izango delako Bizkaiko hiriburuan. Movistar etxearen eskutik izango da hau.  Hori bai, telefono hauek ez dira libreak izango eta telefono konpainiari lotuta edukiko zaituzte. Hilabeteka ordaintzeko sistema berriaz salduko dute mugikorra (konpainiaren estrategia berria da hau).

Datuak

4 nukleoko prozesagailua du telefonoak eta 4G LTE konexioa. 4,8 hatz beteko HD Super AMOLED pantaila  eta kamerak 8MP-ko bereizmeneko argazkiak ekainiko ditu. Ez da ahaztu behar gainera Android sistema eragilearen bertsio berriena erabiliko duela, Ice Cream Sandwich-a.

@ Bildua: PS Vita

PS-VIta-

Larunbateko @ Bilduan Sony etxearen kontsola berria aztertuko dugu. Ps Vita deritzona, duela hilabete iritsi zen gugana, eta momentu ona iruditu zaigu analisi sakon bat egiteko.

Teknologiari begiratuko diogu: Pantaila ukigarria, 3G konexioa… Jokoak beste batera utziko ditugu (barkatu zaletuak zaretenoi), analisi sakon bat ere merezi dutelako. Josu Barandallarekin hitz egingo dugu gaiaz.

Baina Twitterri ere begirada bat emango diogu, eta produktuak erosterakoan zertan lagundu dezakeen aztertuko dugu. Noemi Rivera hartuko dugu bidelagun.

Eta hau dena gutxi balitz mugikorrei ere begiratuko diegu. Aplikazioak ezagutzeko. Kirola egiterakoan interesgarrian izan daitezkeenak aztetuko ditugu larunbatean. Beraz adi kirolari!

Larunbatean, goizeko 09:30ean Euskadi Irratiaren sintonian.

Txori espazialak

angry-birds-space

Badira ia 2 urte Angry Birds-ak gure artean agertu direla, eta ordutik arrakasta bata bestearen atzetik etorri zaie programatzaileei. Betiko jokoaz gain munduko festa edo ospakizunetara egokitzen zen bertsioa etorri zen lehenik. Ondoren Rio pelikulan oinarritua iritsi zen… Eta ez da ahaztu behar ordenagailuetara eta sare sozialetara ere salto egin zuela txoritxo haserretuen sagak.

Baina egia da gero eta berrikuntza gutxiago zekartzala edizio berri bakoitzak. Mapa berriren bat, txoritxo bereziren bat… errepikakorra gertatzen ari zen Rovio etxearen jokoa.

Edizio berria iritsi den arte, buelta bat edo bi ematen dizkio Angry Birds jokoari, Angry Birds Space-rekin. Izenak dioen bezala, oraingoan espaziora bidali dituzte txoriak eta hau egitearekin batera grabitatea kontutan hantzen hasi dira. Hau da (eta modu errez batean azalduta), lehen tiro parabolikoak egiteko aukera genuen, eta orain hau egiteaz gain planeta eta asteroide ezberdinetako grabitateak eragingo digu. Modu honetan jaurtiketak ez dira beti toki berera joango, eta asko pentsatu beharko da txoritxo bakoitza atakera bidali aurretik.

Honez gain mapa berriak izango ditugu (nola ez), eta txori berri bat ere izango dugu eskura (izozteko boterea duena). Hau horrela izanda, sagari beste buelta bat eman diote eta honekin batera dibertsio orduak biderkatu egin dituzte Roviokoek.

Gainera, trailerrean ikusi dezakegunez (post honetan bertan duzuenean), etorkizun batean jokoa handitzeko gogoa erakusten dute programatzaileek: agertzen diren arrautzetako kapelei begiratu ezkero laster gure artean txori berdea, laranja eta besteren bat izango ditugulako

Mugiko eta tabletetarako prest duzue: bai App Storean eta baita Google Play-en ere.

Beraz badakizue, jantzi kasko espaziala, eta denak txerri berdeak ehizatzera!

Mugikorrak eta Sinde Wert legea

El-Mobile-World-Congress-2012Bartzelonara eta Madrilera begira egon gara aste guztian, albisteak bertan gertatu baitira.

Internet eta sare sozialei esker ikasleak Bartzelonako kaleetan egiten ari ziren manifestazio eta itxialdien berri jakin izan dugu, inolako manipulaziorik gabe honek ere zeresana eman duelako asteaz zehar, batez ere prentsa espainiarrean

Baina teknologiaren arloak ere protagonista izan dira Kataluniako hiriburuan.

Mobile World Congress-a amaitu berritan, hurrengo urtean ikusiko ditugun mugikor eta tabletak aurkeztu direlako bertan. Azken teknologia bai, batzuetan xelebre xamarra, besteetan erabilgarria, baina kasu guztietan ikusgarria.

Mugikortasunari eskainitako azoka beste urte batez ere arrakastatsua izan da.

Espainiako hiriburuan aldiz epaitegiei begira jarri behar. Sinde Wert legea martxan jarri delako aste honetan, eta dagoeneko lehen errudunak salatuak daudelako. Baina gai bitxia hauxe, salatuak euren burua salatu dutelako.

Hau da, eurak joan dira epaitegietara, Sinde Wert legea urratzen ari direla esanez.

Esandakoa hiriburuei begira egoteko astea izan dela hauxe.

Emakumeak bideojokoetan aztergai, @ Bilduan

laraEHUko Gizarte Zientzien Fakultateak antolatutako jardunaldien berri emango dute Iratxe Fresnedaren eskutik.

Aste honetako ‘@ Bildua’ saioak EHUko Gizarte Zientzien Fakultateak antolatuta datorren astean egingo diren jardunaldien berri emango du. Bertan emakumeak bideojokoetan duen presentzia aztertuko dute. Iratxe Fresnedarekin mintzatukodira.

Horrez gain, nabigatzaileei begira jarriko dira ‘@ Bildua’n. Josu Barandallaren laguntzaz, nabigatzaile batetik bestera informazioa nola pasa eta nola kudeatu aztertuko dute.

Eta adi, zozketa bikain bat ere martxan jarriko baitute. Larunbatean, goizeko 09:30ean, Euskadi Irratian, ‘@  Bildua’.