Monthly Archives: March 2011

"Beirazko eguna", zientzia fikzio edo errealitate? bideo txundigarria

Corning beira multinazionalak egin duen bideo honek Zientzia Fikziozko filmeak eta “CSI” telesaileko komisaldegian agertzen diren pantaila-horma gardenak dakartza gogora. Etorkizuneko interfazeak, gailu digitalekiko gure harremana nolakoa izango den eta askoz gehiago era imaginatzen du. Soilik estetikoki merezi du ikusteak.


“Beirazko eguna”, zientzia fikzio edo errealitate? bideo txundigarria

Corning beira multinazionalak egin duen bideo honek Zientzia Fikziozko filmeak eta “CSI” telesaileko komisaldegian agertzen diren pantaila-horma gardenak dakartza gogora. Etorkizuneko interfazeak, gailu digitalekiko gure harremana nolakoa izango den eta askoz gehiago era imaginatzen du. Soilik estetikoki merezi du ikusteak.



WaveGarden, euskal "olatu perfektua"ren sortzaileekin egon gara

Zalaparta ederra ari dira sortzen Mundu osoan WaveGarden enpresakoak. Aizarnazabalen, belardi, baso eta baserri artean olatuak sortzeari ekin diote. Surflarientzat aproposak izango diren olatuak, nahibeste, etengabe. Igor Barandiaran gerenteak eskeini digu elkarrizketa.

Hona WaveGardenek berak baikor izateko arrazoien artean aipatzen dituen datu batzu: Surfa, kirol gisa, adin guztietako jendeak egiten du munduko bost kontinentetan eta munduko 86 herrialdetan. 25 milioi surflari baino gehiago daude eta surfa kultura-fenomenoa da, esparru horretako moda-etxeak mundu-mailako ikono bihurtu dira.
Surflariak, bainulariak, ikusleak, surf-eskolak, surf-txapelketak, dendak, jatetxeak eta abar etengabe biltzen dira surf-guneetan. Hori dela-eta, surf-gune onak dituzten hiriek surfari lotutako ekonomia-hazkundearen onurak jasotzen dituzte. Surf-industriak urteko 3 mila milioi dolarreko irabaziak gainditu ditu, eta aurreikuspenen arabera, datozen urteetan ere modu nabarian hazten jarraituko du.