Xabier Letek eta Antton Valverdek duela 20 urte juxtu Oiartzungo Madalensoron eskaini zuten emanaldi gogoangarria ekarri dizuegu blogera,. Gozatu, ez bakarrik kantu eta bertsoekin, kantuen arteko hizketaldi zoragarriekin ere bai!!. Bideoa.
Tag Archives: xabier lete
‘Mintzoaren Arnasa’ saioa, ETB-1en
1995-1999 urte bitartean Xabier Letek egindako “Mintzoaren Arnasa” saioa izango da ikusgai igandetan, ETB-1en, gaueko bederatzietan. 13 ataleko bertso antologia da, abeslari oiartzuarrak berak espreski telebistarako egin zuena.
1995ean, gaixo zegoen garaian, hasi zen ikus-entzunezko proiektu honetan lanean Xabier Lete. Bera arduratu zen bertso aukeraketaz eta horiek musikatzeaz, Karlos Gimenez musikariaren laguntzaz. Gimenezekin batera, Javier Muguruza, Txema Garces, Pascal Gainge, Pello Ramirez eta Andres Bak izan zituen alboan bertso horiek kamera aurrean kantatzerako orduan.
Lehen bi ataletan bertso ereduak jorratu zituen: sasi bertsoak, enkontruak, disputak, bertso filosofokoak, krimen bertsoak, soldaduzka bertsoak, maitasun galduenak… Manuel Lekuonaren Literatura Oral Vasca liburutik hartutakoak. Gainerako 11 aleak bertsolariei eskaini zizkien: Xenpelar, Bilintx, Etxaun / Elisanburu (atal bakarrean), Otaño, Txirrita (2 atal), Baserri, Uztapide, Xalbador (bi atal) eta Lazkao Txiki.
Horra, lehenengo bi saioak, EITB NAHIERAN ataritik:
Mintzoren Arnasa:Ereduak I
Mintzoaren ArnasaEreduak II