Monthly Archives: December 2012

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu zuen puntu gehin eta, beraz, finalerako zuzeneko txartela eskuratu zuen. Atzoko puntuazioa, bestalde, erabakigarria izan zen, finalera nortzuk joango diren erabakitzeko. Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Miren Amuriza zuzenean sailkatu dira finalera, finalaurrekoetan aurreneko postuan geratu direlako, eta gainerako bostak puntuazioaren arabera lortu dute txartela. Hauxek dira beste bost bertsolariak: Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita.

Gernikako finalurrekoan parte hartu zuen taldea

Gernikako finalurrekoan parte hartu zuen taldea

Gogoratu, final handia abenduaren 15ean izango dela, arratsaldeko 17:30ean, Miribillako Bilbao Arenan. Sarrerak salgai dituzue Bertsosarrerak webgunean. Finalaren egunean bertan ere lehiatilan egongo dira salgai, 12:00etatik aurrera.