Category Archives: Euskadi Irratia

Norena da bertso hau?

galtzagorriGaltzagorriei To Inaxito! haurrei zuzendutako bertso-antzerkiaren DVDa eskuratu nahi? .  Hartu parte Euskadi Irratiako Hitza Jolas saioko lehiaketan; ondorengo bertsoa norena den asmatu behar duzu. Utzi blog honetan zure erantzuna.

“Haurrak nola epeltzen duen gurasoen magaltxoa

… Ta nola berotzen duen etxe bateko altzoa

Lehen hitza esan dezula ia zera jainkotxoa

Etxeko nagusi behintzat eta nagusi osoa

Aita hitza izan da gero polita bezain goxoa

Bigarrena ere seguru izango da kuriosoa

Hilabeteak urteetan eman behar du pausoa

Irrikaz nago entzuteko zure lehenengo bertsoa”

Astean zehar egingo dugu asmatzen duzueneon artean zozketa eta datorren larunbatean banatuko dugu DVDa!

G-Puntuko bertsoaldirik onenak

gpuntua_logoaGipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2011, badoa aurrera. Larunbateko Hitza Jolas saioak Lasarteko bertsoaldirik onenak eta Uxue Alberdiri egindako elkarrizketa eskainiko ditu. Lasarten, Uxue Alberdi lehen postuan eta segidan Andoni Otamendi, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Amaia Iturriotz eta Oihana Iguaran sailkatu ziren. Zortziko txikiko ariketan Alberdi eta Otamendirena izan zen bertsoaldirik puntuatuena. Entzun, ondoko saioa: “Amaren lotsa gorria eta semearen kamiseta gorria”.

Igandeko Hitza Jolas saioak, berriz, Iruneko bertsoaldirik onenak eskainiko ditu. Alaia Martin sailkatu zen lehen postuan, segidan Iñaki Zelaia, Haritz Casabal, Urko Egaña, Manex Agirre eta Asier Sasieta sailkatu ziren. Lehen hiru sailkatuek lortu dute hurrengo fasean abesteko txartela. Zortziko txikiko ariketan Alaia Martin eta Urko Egañarena izan zen bertsoaldirik puntuatuena. Entzun: “Alaba erre eta erre, eta aita haserre!”

Gpuntuko Final-zortzirenak amaituta 24 bertsolari sailkatu dira final-laurdenetara: Nerea Elustondo, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Jokin Uranga, Agin Rezola, Andoni Otamendi, Amaia Agirre, Beñat Lizaso, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Ander Lizarralde, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Ane Labaka, Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Haritz Casabal, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Oier Aizpurua eta Unai Muñoa. Hauekin batera, 2007ko txapelketako 6 finalista arituko dira final-laurdenetan: Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Jon Martin eta Iker Zubeldia.

Urriaren 22an hasiko dira Gpuntuaren final-laurdenak, Oñatin. Bost saio izango dira fase berrian: Oñatin, Villabonan, Hondarribin, Idiazabalen eta Azpeitian.

Andoni Egañaren bihotzeko fonoteka

Euskadi Irratian, zirrikitu batetik begira jarri, eta Andoni Egañaren fonoteka arakatu dute. Musika entzule suharra ez izan arren, bere bizitzan esanahi berezia izan duten hamar abesti aukeratu ditu bertsolariak. Nolabait, bere bizimodua azaltzen dute hamar kantu dira. Entzun bada, Egañaren bihotzeko fonoteka!

egaña

ENTZUN HEMEN SAIO OSOA