Norena da bertso hau?

galtzagorriGaltzagorriei To Inaxito! haurrei zuzendutako bertso-antzerkiaren DVDa eskuratu nahi? .  Hartu parte Euskadi Irratiako Hitza Jolas saioko lehiaketan; ondorengo bertsoa norena den asmatu behar duzu. Utzi blog honetan zure erantzuna.

“Haurrak nola epeltzen duen gurasoen magaltxoa

… Ta nola berotzen duen etxe bateko altzoa

Lehen hitza esan dezula ia zera jainkotxoa

Etxeko nagusi behintzat eta nagusi osoa

Aita hitza izan da gero polita bezain goxoa

Bigarrena ere seguru izango da kuriosoa

Hilabeteak urteetan eman behar du pausoa

Irrikaz nago entzuteko zure lehenengo bertsoa”

Astean zehar egingo dugu asmatzen duzueneon artean zozketa eta datorren larunbatean banatuko dugu DVDa!

1 thought on “Norena da bertso hau?

  1. Juan José Quintela

    Bertsoa Jexux Mari Irazuna da.
    2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuen

    Reply

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *