Tag Archives: bertsoak

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

amets-arzallus-xilabaHitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier Sukia irrati esatariak. Bertsoaldi onenak, bertsolarien iritziak, puntuazioak, momenturik ederrenak … Gusto baduzue, ordubeteko saio berezia entzun dezakezue hemen:

Bide batez, txapela jantzi ondoren, Ametsek ETBri eskainitako elkarrizketa ere, horra:

‘Mintzoaren Arnasa’ saioa, ETB-1en

1995-1999 urte bitartean Xabier Letek egindako “Mintzoaren Arnasa” saioa izango da ikusgai igandetan, ETB-1en, gaueko bederatzietan. 13 ataleko bertso antologia da, abeslari oiartzuarrak berak espreski telebistarako egin zuena.
xabierlete
1995ean, gaixo zegoen garaian, hasi zen ikus-entzunezko proiektu honetan lanean Xabier Lete. Bera arduratu zen bertso aukeraketaz eta horiek musikatzeaz, Karlos Gimenez musikariaren laguntzaz. Gimenezekin batera, Javier Muguruza, Txema Garces, Pascal Gainge, Pello Ramirez eta Andres Bak izan zituen alboan bertso horiek kamera aurrean kantatzerako orduan.

Lehen bi ataletan bertso ereduak jorratu zituen: sasi bertsoak, enkontruak, disputak, bertso filosofokoak, krimen bertsoak, soldaduzka bertsoak, maitasun galduenak… Manuel Lekuonaren Literatura Oral Vasca liburutik hartutakoak. Gainerako 11 aleak bertsolariei eskaini zizkien: Xenpelar, Bilintx, Etxaun / Elisanburu (atal bakarrean), Otaño, Txirrita (2 atal), Baserri, Uztapide, Xalbador (bi atal) eta Lazkao Txiki.

Horra, lehenengo bi saioak, EITB NAHIERAN ataritik:

Mintzoren Arnasa:Ereduak I

Mintzoaren ArnasaEreduak II