Tag Archives: iratxe ibarra

Finalaurrekoetarako zerrenda, erabakita

oihana_bartra_2Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012ko finalaurrekoetan parte hartuko duten 18 bertsolarien zerrenda erabakita gelditu zen atzo, Amorebieta-Etxanon jokatutako azken kanporaketan. Oihana Bartrak lortu zuen, atzokoan, finalurrekoetarako zuzeneko azken txartela. Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Fredi Paia eta Igor Elortza dira kanporaketetan puntu gehien lortu eta, modu horretan, finalurrekoetarako txartela eskuratu duten beste bestsolariak. 2010eko zortzi finalistak, berriz, zuzenean sailkatu ziren aurtengo finalaurrekoetara. Eta gainerako bostak, edizio honetako lehen bost kanporaketetako puntuazioa kontuan hartuta sailkatu dira.

Amorebieta-Etxanoko puntuazioa:

Oihana Bartra 409
Julen Erezuma 386
Unai Ormaetxea 354
Aitor Arrutia 352
Josu Gotzon 310.5
Asier Legarreta 298.5

2010eko finalistak:

Arkaitz Estiballes
Etxahun Lekue
Jone Uria
Onintza Enbeita
Eneko Abasolo ‘Abarkas’
Peio Ormazabal
Beñat Ugartetxea
Miren Amuriza

Kanporaketetako irabazleak:

Iratxe Ibarra
Ibon Ajuria
Fredi Paia
Igor Elortza
Oihana Bartra

Puntuazinoaren arabera:

Gorka Ostolaza
Gorka Lazkano
Arrate Illaro
Joseba Artza
Iñaki Iturriotz

Azaroaren 18an hasiko dira finalurrekoak. Lehendabiziko saioa, Basaurin jokatuko da. Dakizuenez, saio guztietako sarrerak Bertsosarrerak webgunean eros ditzakezue.

Ibon Ajuria, finalaurrekoetara

Balmaseda-taalde-argazkiaBalmasedan jokatu zen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012ko bigarren kanporaketa. Ibon Ajuriak batu zituen puntu gehien, Klaret Antzokian izandako saioan. Hala, bertsolari gernikarra zuzenean pasatuko da finalaurrekoetara. Soinuarekin izandako arazoak gora behera, giro polita egon zen atzoko kanporaketan.

Horra, Balmasedako saioko puntuazioa:

Ibon Ajuria 431,5
Gorka Ostolaza 413
Eñaut Uruburu 354
Xabat Galletebeitia 349,5
Ander Salaberria 329
Itxaso Paia 319

Lehendabiziko kanporaketa Berriatuan jokatu zen, urriaren 4an. Iratxe Ibarrak eskuratu zuen finalaurrekoetara zuzenean pasatzeko txartela. Hauteskundeak direla eta, datorren asteburuan ez da kanporaketarik izango. Urriaren 27an Mungian eta urriaren 28an Sopelan izango dira hurrengo hitzorduak. Gogoratu, datozen saioetarako eta finalerako sarrerak salgai dituzuela Bertsosarrerak webgunean.