Tag Archives: musika

Marrazoaren azken hozkada? Grooveshark auzia

4926d_grooveshark-download

Musika entzun eta gozatzea. Eta dohainik bada askoz hobe. Hori da mundu guztiak buruan duena, baina badakigu hau ez dela denbora luzerako izango. Ez behintzat gaur gaurkoz ezagutzen ditugun zerbitzuetan.

Duela hilabete batzuk Spotify-ek bere politika aldaketak, erabiltzaileak zerbitzua ordaintzera behartu zintuen. Baina ez zen lehena izan, aurretik Last.fm-ek ere bera egin baitzuen. Hala eta guztiz ere orain Groovesharken txanda da.

Alemania eta Danimarkan izandako arazoengatik, eta diskoetxeek sartutako presioaren ondoren, eskaintzen duten zerbitzua aldatuko dute. Aldatu baina gehiago ordaintzera behartuko dute jendea, bai behintzat musika entzuten jarraitu nahi badute. Hilean 4$-eko kuota , hori da zerbitzuak izango duen kostua.

Tarifa hau ezarrita, Grooveshark-ek, diskoetxeek ordaintzera behartzen dute canonak ordaindu nahi ditu. Oraingoz ordaintzeko sistema hau Finlandia, Irlanda eta Errusian jarriko dute, baina ziurrenik gainontzeko herrialdeetara ere zabalduko dute. Kontua da, zenbat iraungo du Grooveshark-ek ordainketa sistema honekin? Edo beste zerbitzu bat topatuko dute erabiltzaileek?

Garbi dagoena da, politika aldaketa honekin erabiltzaileak galduko dituela musika atariak, eta gaur egun dituen 30 milioi horietako askok alde egingo dutela. Nora joango ote dira erabiltzaileak? Hori da mundu guztiak jakin nahi duena…

Hiru Spotify Premium kontu oparitan Radio Euskadin

spotify2Radio Euskadi interneten aspaldi honetan ezin harrera bikainagoa izaten ari den aplikazioari begira jarri da: Spotify. Suediar jatorrikoa da, duela urte t’erdi sareratu zuten eta aldeak alde… audiozko YouTubea bilakatu da. Ez da gauza bera… softwarea propio jeitsi behar da zerbitzuaz gozatu ahal izateko, erabiltzaileek ezin dituzte euren kantak igo eta dohaneko edo ordaindu beharreko hainbat bertsio dago. Gainerakoan streaming bidez kantak entzuteko modua eskaintzen digu (disko gogorrera deskargatzerik ez dago) kantu zerrendak osatu edo beste erabiltzaileekin partekatu.

Nork nahi du Premium kontua?

Continue reading