Kargagailu estandarra ez da Europara ta sakelekoetara mugatuko, Bridget Cosgrave arduradunak Teknoflash.i

Zintzilikatu dugu Bridget Cosgrave.ri esklusibaz Sarean egindako elkarrizketa. Mugikorrak, tablet.ak, konexio bizkorrak…

Hainbat gai aztertu ditugu firma elektronikagile erraldoi guztiak Bruselan ordezkatzen dituen DigitalEurope.ko zuzendari nagusiarekin. Bridget Cosgrave irlandarra da.

GSMA erakundearen arabera, berehala alferrikakoak suertatzen diren 51.000 tona kargagailu ekoizten dira urtero. Hoiek denak ekiditera goaz beraz Europan, eta eguratsera 13,6 tona CO2 gutxiago isuriko dira telefono bakoitzeko kargagailu berri bat sortu beharrik izango ez delako.

Kontsumitzailearentzat onura dexentekoa dakar kargagailu estandarrak, smartphone berria erosten duen bakoitzean, berea etxean ahazten duenean, galtzen duenean… kargagailu berarekin moldatuko baita edonon (10 urtez behipein, honenbestez irauteko diseinatuak izango bait dira). Industriak bere aldetik kostuak murriztuko dituzte ekoizpenean, paketatzean eta bidalketetan.

Kargagailu unibertsalaren proiektuan parte hartu duten konpainiak: Nokia, Apple, EmblazeMobile, Huawei Technologies (HTC), LGE, Motorola mobility, NEC, Qualcomm, RIM (Blackberry), Samsung, Sony Ericsson, Alcatel, Texas Instruments eta Atmel.

Digital Europe industria digitalak Bruselarekiko sortu duten erakunde bitartekaria da, lobby izaera ere badu hein batean, Teknologia Berrietan Europar Batasunaren politikak gauzatzerakoan parte hartu nahi dute eta. Kideen zerrenda ikaragarria da: Europa osoan diharduten 57 gorporazio nagusi eta 37 Merkataritza elkarte nazional: Guztira 10.000 enpresa, 2 milioi langile eta Bilioi bat (bai, B.rekin!!) Euroko diru-sarrerak.
Hona Europar Batasunak “common charger”az plazaratu duen iragarkia:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *