Tag Archives: sare sozialak

Twitter euskaraz!

Twitter EuskarazUrte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski orain bertako hiztegira ohitu behar gara, hitz berezi guztiak ere eraldaketa jaso baitute.

Sarreran esaterako Inicio, conecta eta deskubre botoiak: Hasiera eta konektatu eta aurkiturengatik aldatuak izan dira. Eta jarraitzailek ere bere horretan jarraitzen dute.

Hori bai eraldaketa , hainbestetan aipatzen genituen topic-etan datoz, trending topic-etan. Gazteleraz tendencias zirenak eta orain euskaraz joerak bezala ezagutuko ditugunak. Eta sarean azken hilabeteetan zeresana eman duten tuit eta txioek ere badute isla Twitterreko euskaratzean. Retweeteatzea, bertxiotzea izatera pasatzen baita.

Baina orri berdinean txio hitzari tweet izena ere ikusi diogu. Beraz esan daiteke oraindik guztiz itzuli gabe dagoela eta oraindik kontraesanen bat edo beste duela.

Beraz hemendik aurrera euskaraz txiokatzeko aitzakiarik ez dago, lehen gutxi baldin bazeuden, orain gutxiago. Lehen mezuak euskaraz bidaltzen baikenituen eta orain Twiterrek guri ere euskaraz egingo digulako.

Sare sozialek gure bizitza gidatzen dute?

social_mediaGure kolaboratzaile den Noemi Riverak, test bitxi baten berri emango digu larunbatean ‘@ Bildua’n (Zuzeun argitaratua duzue). Test honen bidez sare sozialen menpe bizi garen hausnartu nahi du. Egin testa, ea zer nolako menpekotasuna duzuen!

1. Jatera zoazen guztiaren (afari, bazkari, postre, edari…) argazkiak sare sozialetara igotzen/partekatzen dituzu?

2. Momentu oro –edo ia– non zauden publikatzen duzu sare sozialen bidez? (Foursquare, Twitter, Facebook…)?

3. Ohera joan baino lehen zure Twitterreko erantzuank –@replies—arakatzen dituzu?

4. Esnatu bezain pronto zure Twitterreko erantzuank –@replies—arakatzen dituzu?

5. Zure argazkiak hiru sare sozial baino gehiagotara igotzen dituzu?

6. Ezinezkoa zaizu telebista ikustea edozein motatako beste pantaila bat ondoan izan gabe?

7. Ezin dituzu lanean 10 minutu baino gehiago eman sare sozialak arakatu gabe?

8. Pertsona batzuei buruz pentsatzen ari zarenean beren @erabiltzaile_izena datorkizu burura izen erreala ordez?

9. Mundu errealeko zerbaitek molestatzen dizunean, berehala kontatzen duzu sare sozialean?

10. Lagunekin irteten zarenean eta komunera zoazenean, smartphonea arakatzen duzu eguneraketen bila?

11. Norbaitekin hitz egiten zaudela noizbait pentsatu al duzu “a ze aspergarria den! Twitter arakatzen egon ninteke orain!”?

12. Twitterren jarraitzen dituzun zenbait pertsonen bizitzari buruz gehiago dakizu zure familiaren edo lagunen bizitzari baino?

13. Facebookeko feed-a egunean 20 aldiz, edo gehiago, freskatzen duzu informazio berrien bila? (F5 tekla sakatuta)

14. Kotxea gidatzen zoazela zure Facebookeko egoera eguneratu duzu?

15. Pinterest erabiltzen duzu?

16. 500 pertsona baino gehiago jarraitzen dituzu Twitterren?

17. Zeure smartphoneko aplikazioetatik lau edo gehiago sare sozialetakoak dira?

18. QR koderik eskaneatu duzu noizbait?

19. Noizbait pentsatu al duzu Twitter ordainpeko bihurtuko ote den?

20. Facebookeko profil berria beste inork baino lehenago eskuratu duzu.

Argazkia | Coseom

Iturria | Zuzeu

Jatorrizkoa (ingelesez) | YourBalance

Mugikorrak eta Sinde Wert legea

El-Mobile-World-Congress-2012Bartzelonara eta Madrilera begira egon gara aste guztian, albisteak bertan gertatu baitira.

Internet eta sare sozialei esker ikasleak Bartzelonako kaleetan egiten ari ziren manifestazio eta itxialdien berri jakin izan dugu, inolako manipulaziorik gabe honek ere zeresana eman duelako asteaz zehar, batez ere prentsa espainiarrean

Baina teknologiaren arloak ere protagonista izan dira Kataluniako hiriburuan.

Mobile World Congress-a amaitu berritan, hurrengo urtean ikusiko ditugun mugikor eta tabletak aurkeztu direlako bertan. Azken teknologia bai, batzuetan xelebre xamarra, besteetan erabilgarria, baina kasu guztietan ikusgarria.

Mugikortasunari eskainitako azoka beste urte batez ere arrakastatsua izan da.

Espainiako hiriburuan aldiz epaitegiei begira jarri behar. Sinde Wert legea martxan jarri delako aste honetan, eta dagoeneko lehen errudunak salatuak daudelako. Baina gai bitxia hauxe, salatuak euren burua salatu dutelako.

Hau da, eurak joan dira epaitegietara, Sinde Wert legea urratzen ari direla esanez.

Esandakoa hiriburuei begira egoteko astea izan dela hauxe.