@ Bildua: Telebista multimediak eta bideojokoak

Donkey-Kong-Country-Returns-Logo-500x311Urteak etorri ahala, telebista ikusteko ohiturak aldatu egin dira. Gaur egun ez gara konformatzen telebista kateek jartzen digutenarekin bakarrik, gehiago nahi dugu. Guk aukeratu nahi ditugu ikusi nahi ditugun edukiak eta hau gutxi balitz guk erabaki nahi dugu eduki hauek ikusteko unea.
Internet bidez ikusten ditugu telesail asko, baina ordenagailuko pantaila ez da lekurik egokiena eduki hauez gozatzeko. Horretarako sortu dira telebista multimediak, gure etxeko telebista gure eduki guztien bilgune izateko eta modu eroso batean hauez gozatzeko. Disko gogor eta telebista modernoei buruz aritu gara ‘@ Bildua’n Josu Barandallarekin.
Bideojoko berrienei ere tokitxoa egin diegu saioan. Donkey Kong Country Returns eta Gran Turismo 5a aztertuta ditugu. Bata bideojoko zaharrak gogoratzen digun jokoa eta bestea gaur egungo grafikorik onenak eskaintzen dituena.
Baina saioan beste gai batzuk ere landu ditugu, web diseinua esaterako. Iradokiko Miren Berasategiri esker ikasgai interesgarri bat jaso baitugu.
Ez galdu hurrengo larunbateko saioa, urteko azkena izango baita. Zuen zain geratzen gara. Gogoratu, larunbatean 09:30etan,  Euskadi Irratiaren sintonian ‘@ Bildua’.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude