Tag Archives: wifi

Astoek wifia hedatzen dute

Astoa

Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske dauden astoei jarriko dizkieten aparailuei esker izango da.

30 astoek hartuko dute parte ekimenean ; Hotspot moduan egingo dute lan. Hau da, emisore nagusi batetik WIFI seinalea emango da, eta astoek errepikagailu moduan egingo dute lan, seinalea hedatuz.

Ideia izan, eta parkearen gerente den  Menachem Goldberg-ek aditzera eman duenez “ideia ongi atera ezkero, asto kopurua gehituko dugu”.

Historian zehar astoek egin duten lana eraldatzea izango litzateke hau?

Eta beste arazo bat… Asto denak parkeko eremu batean egongo balira? WIFI bertan bakarrik egongo litzateke…

ITURRIA | Fastcompany

ARGAZKIA | Wikimedia

@ Bildua: Zaharkitze programatua

blog4Zenbat irauten dute etxean erabiltzen ditugun etxetresnek? Bizitza mugatua al dute? Hau da, puntu jakin batera iristean puskatu, matxuratu edo funtzionatzeari uzten al diote?
Gai hau hartu genuen hizpide larunbat goizeko saioan. Lehen baina arinago aldatzen ditugu, ordenagailu eta antzerakoak, eta honek dakarren kontsumoa ere aztertu genuen. Lan hauetan Josu Barandalla jarri genuen.
Baina Guifi.net-az ere hitz egin genuen. Euskal Herrian martxan jarri nahi den ekimenaz, interneterako sarrera librea eskaintzeko proiektuaz. Pasa den asteburuan Nafarroan antolatu zuten ekitaldiaz hitz egin genuen Dabid Martinezkin.
Sony etxearen arazoak, edo Skype etxearen salmenta ere aipatu genuen. Egin klik azpiko estekan eta gozatu saioaz.

Eta ahaztu Nintendoren eskutik Lego Piratas del Caribe jokoa banatuko dugula hilabete bukaeran. Parte hartzeko email bat bidali behar duzue abildua@eitb.com helbidera. Eta zorte pixka batekin zuena izan daiteke 3DS-rako jokoa.

@ Bildua: Wifi seinaleen mitoak apurtuz

wifi3Haririk gabeko konexioa, edo internetera uhin bidez konektatzeko moduari deitzen diogu WIFI-a. Teknologia honek funtziona dezan antena bat behar izaten da, seinalea ahalik eta eremu zabalenean hartzeko.
Baina antena hauek, telefonia mugikorretakoak bezalaxe polemika ugariren oinarri ere izaten dira. Zenbat aldiz entzun izan dugu burukomina sortzen dutela antena hauen seinaleek, edo minbizia ere sortzen dutela. Zurrumurru hauek entzun eta gero, mitoak apurtzeari ekin genion “@ Bilduan”.
Larunbat goizean zuzenean eginiko programan argi geratu zen uhin hauek ez direla kaltegarriak: hau horrela adierazteko OME-k ( Osasunerako Mundu Erakundea-k) eginiko txosten ezberdinak hartu genituen hizpide.
Baina osasunaz gain beldurra sortzen duen beste puntua seinale lapurretarena da, eta hau horrela izanik gure sarea babestuko aholkuak ere eman genituen.
Saioa berriro entzun nahi baduzue, hemen behean klik egitea besterik ez duzue.