Wii U, Nintendoren asmakizun berria

Wii U logo

Lehengo urtean eman zuten jakitera Nintendo etxe japoniarrekoek esku artean zutena. Wii kontsola ordezkatuko duen Wii U. Hitz jolasa eginez, Wii (gu), Wii U (gu eta zu)… eta horrelako gauzetara ohitzen joan, Miiverse edo Mii Wara Wara izenak ikasi beharko ditugu eta.

Duela 6 urte, wii kontsola kaleratu zutenean, eserlekutik jaiki ginen Nintendori esker. Jolasteko modu berri bat aurkeztu zuen eta kontsola berriarekin ere beste eraldaketa bat ekarri nahi du. Horretarako espaziontzi baten itxura duen aparailu bat izango dugu esku artean Wii U Gamepad izenekoa: pantaila ukigarria, bideokamera, mikrofonoa eta NFC teknologia izango dituena.

Wii U Gamepad

NFC teknologiaren bitartez gure mugikorra, txartelak eta antzerakoak irakurtzeko gai izango da Wii U-a eta hau gutxi balitz gure telebistako urruneko kontrol gisa ere erabili ahalko dugu.

Teknologia punta puntakoa… orain kontua beste bat da. Jokoek hau guztia erabiliko dute? Jolasteko forma berri bat ekarriko du Nintendoren kontsolak?. Hau guztia hurrengo astean jakingo dugu, Los Angelesen egingo den E3an emango baitu jakitera etxe japoniarrak kontsola berriarekin egin ahalko dugun guztia.

Beraz itxarotea tokatzen zaigu, bitartean hemen azpian duzue aurkezpenaren bideoa. Pazientziaz hartu, 30 minutuko bideoa baita!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *