Category Archives: Gatxetak

@ Bildua: Zaharkitze programatua

blog4Zenbat irauten dute etxean erabiltzen ditugun etxetresnek? Bizitza mugatua al dute? Hau da, puntu jakin batera iristean puskatu, matxuratu edo funtzionatzeari uzten al diote?
Gai hau hartu genuen hizpide larunbat goizeko saioan. Lehen baina arinago aldatzen ditugu, ordenagailu eta antzerakoak, eta honek dakarren kontsumoa ere aztertu genuen. Lan hauetan Josu Barandalla jarri genuen.
Baina Guifi.net-az ere hitz egin genuen. Euskal Herrian martxan jarri nahi den ekimenaz, interneterako sarrera librea eskaintzeko proiektuaz. Pasa den asteburuan Nafarroan antolatu zuten ekitaldiaz hitz egin genuen Dabid Martinezkin.
Sony etxearen arazoak, edo Skype etxearen salmenta ere aipatu genuen. Egin klik azpiko estekan eta gozatu saioaz.

Eta ahaztu Nintendoren eskutik Lego Piratas del Caribe jokoa banatuko dugula hilabete bukaeran. Parte hartzeko email bat bidali behar duzue abildua@eitb.com helbidera. Eta zorte pixka batekin zuena izan daiteke 3DS-rako jokoa.

“Beirazko eguna”, zientzia fikzio edo errealitate? bideo txundigarria

Corning beira multinazionalak egin duen bideo honek Zientzia Fikziozko filmeak eta “CSI” telesaileko komisaldegian agertzen diren pantaila-horma gardenak dakartza gogora. Etorkizuneko interfazeak, gailu digitalekiko gure harremana nolakoa izango den eta askoz gehiago era imaginatzen du. Soilik estetikoki merezi du ikusteak.

"Beirazko eguna", zientzia fikzio edo errealitate? bideo txundigarria

Corning beira multinazionalak egin duen bideo honek Zientzia Fikziozko filmeak eta “CSI” telesaileko komisaldegian agertzen diren pantaila-horma gardenak dakartza gogora. Etorkizuneko interfazeak, gailu digitalekiko gure harremana nolakoa izango den eta askoz gehiago era imaginatzen du. Soilik estetikoki merezi du ikusteak.

Hannover IF Produktu Diseinuan Urrezko Dominak, aurtengo Palmaresa

ifsariak

Jakin berri dugu zein gailu elektroniko eta digital dauden aurtengo IF Product Design Awards prestigiotsuen 50 urrezko dominen artean.

Hona palmaresetik egin dugun entresaka, jauziaren ondoren.

Continue reading

Teknoflash50 ospatzen ari gara: Hirugarren zozketan Nintendo DSrako bi joko, "Mario versus Donkey Kong" eta "Face Training"

carbon-fiber-iphone-case-580x382ZOZKETA:

iPhone.rako karbono zuntzezko zorroa eta FM transmisorea, laugarren asteko opariak. Partehartu, bidali iruzkina!!

Teknoflash laster 50. saioa aireratzera doa eta hori ospatzeko gure jarraitzaile finen artean Wii eta DS bideojokoak zozkatzera goaz astero ,baita bestelako Gatxetak, bideojokozale eta argazki/bideogintza zaleak nahikoa pozik uzteko modukoak. Ez duzu zertan Euskalteleko iragarkietan ateratzen diren hacker, cracker, techie, geek hoietakoa izan behar.  Soilik esaiguzue post honetan edo Facebookekoan zeintzu diren zure jakinminak Teknologia gaietan, zure ustez Teknoflashek arreta berezia zeri jarri behar dion. Twitter.era ere igorri dezakezue iruzkina, #teknoflash50 hashtag.a erabiliz. Asteroko zozketetan sartuko zarete.

Euskadi Irratiko @Bildua saioko lankideak ere gurekin bat egitera doaz ospakizuntxo honetan, milesker aixkireak!

Teknoflash50 ospatzen ari gara: Hirugarren zozketan Nintendo DSrako bi joko, “Mario versus Donkey Kong” eta “Face Training”