Steve Jobs.en aurkezpenean WiFia erori !!?!

Steve, lasai, etzaitugu begiz jo txarrerako bakarrik, onak ere aipatuko ditugu… Adibidez post hau MacBookPro batekin idatzia dago, harrapazank! Atzo, Steve Jobs Apple plataformako garatzaileen mundu mailako urteroko WWDC  bileran ari zela, WiFia erori zen, grrrr!! Ze irudi petrala….

Arrazoia? Aretoan zeuden portatilen “Overbooking” hertzianoa. Hedabide mordoa zuzenean blogeatzen eta argazkiak igotzen. Uhin zopa trinkoegia airean, areto txikiegian.

Horrek gogorazi dit… Migel Indurainek Iruñeko hotel batean prentsaurrekoz erretiroa iragarri zuenean hainbeste kazetarik jarri zuten martxan mugikorra, espazio radioelektrikoak gainezka egin zuela.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *