Telefonorik merke eta "itsusiena", gogorrena ere bai, hau marka!!!

Argazkiak-0011 Argazkiak-0012

Ene, Aitaren, Semearen eta Steve Jobsen.…!  babes karkasa edo antzekorik gabe ezin da inora joan. Nokia N86 8MP flamante bat neraman patrikan eta nire iztarrak izkina zorrotz baten kontra hartu beharreko kolpea pantailan hartu du segapoto txit megapixeldunak. Emaitza: Agur pantailaren beirari, seko pitzatu da. Spidermanen logoa ematen du orain.


20100610081 2010061008020100610082

Enfin…  horrelako istripuekin nazka-nazka eginda Donostiako FNACeko saltzaileari esan nion behin: Ez dut nahi argazki kameradun sakelekorik, ez diseinu fineziarik, ez smartphonerik… eskuetatik erori eta mila zatitan desintegratuko ez den segapotoa nahi dut.

Hau eman zidan, NOKIArik merkeena, itsusiena, demodéena… baina apurtezina.

Arrazoi zuen dendariak, hemen daukat oraindik, eta urte askotarako. Gertatzen dena da bere biloba modernoak eskuartera iritsi ezkero ezin izaten dudala tentazioari eutsi. Zaharrari SIMa kendu, eta berriari jarri. Traizioa. Baina beti labezomorro txiki honengan jo behar azkenean, bera baita luzaroen irauten dakiena.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *