Monthly Archives: August 2009

Zergatik laga ditu Athleticek utzitako jokalariak Bigarren Mailako taldeetara? Zein da arrazoia?

Athletic Clubek utzita laga ditu hainbat jokalari 2009-2010 denboraldirako eta utzita joan diren jokalari guztiak Bigarren Mailako taldeetara joan dira.

Balenziaga, Garmendia eta Iñigo Velez de Mendizabal Numantziara doaz utzita eta Murillo, aldiz, Salamancara.

Ez zen hobeto izango bai klubarentzat eta bai jokalarientzat Lehen Mailako taldeetara utzita joatea? Zergatik Bigarren Mailako taldeetara?

Athleticek ematen duen arrazoia maila bereko taldeak ez indartzearena da, baina hori al da benetako arrazoia? Edo benetako arrazoia Izarren Ligarako mailarik ez dutela da?

Bakoitzak bere konklusioak atera ditzala, baina ondo ez dagoena kanpoko taldeetara jokalariak utzita bidaltzea da eta talde euskaldunei ezer ez uztea. Adibidez, Real Unionek begi onez ikusiko luke aipatu ditugun jokalarietako bat Athleticek utzita lagatzea.

Baina azken urteotan ohikoa denez, Athleticek ‘lagunak’ egiten jarraitzen du euskal futbolean.

Quiksilver King of the Groms, Zarautzen

Abuztuaren 7an eta 8an Zarautzen jokatuko da historian aurreneko aldiz 16 urtez azpiko Europako surf lehiaketarik inportanteena.

surfistak donostia efe

Historian aurreneko aldiz, eta Capbretonen (Frantzia) hamabost urtetik gora eman ondoren, 16 urtez azpiko Europako surf lehiaketarik inportanteena, Quiksilver King of the Groms, Zarautzen izango da, hilaren 7an eta 8an (ostirala eta larunbata).

Gainera, larunbatean, Europako gaueko lehen towout ikuskizuna izango da, Quiksilver Airshow. Hondartzan iluminazio berezia jarriko da, eta munduko aireko hamabi espezialista ikusteko aukera izango da, olatuen aurka uretako motorrak lagunduta surf jauziak egiten.

Aurkezpena hilaren 5an izango da, asteazkenean, 12:00etan Argiñano jatetxeko terrazan. Bertan izango dira Charle Puyo lehiaketako zuzendaria, Imanol Lasa eta Iban San Martin Zarauzko Turismo eta Kirol zinegotziak, Aitor Franzesena Gallo, eta

Aritz Aranburu, bere garaian txapelketa irabazitako surflaria.