Daily Archives: 12 August, 2009

Zergatik laga ditu Athleticek utzitako jokalariak Bigarren Mailako taldeetara? Zein da arrazoia?

Athletic Clubek utzita laga ditu hainbat jokalari 2009-2010 denboraldirako eta utzita joan diren jokalari guztiak Bigarren Mailako taldeetara joan dira.

Balenziaga, Garmendia eta Iñigo Velez de Mendizabal Numantziara doaz utzita eta Murillo, aldiz, Salamancara.

Ez zen hobeto izango bai klubarentzat eta bai jokalarientzat Lehen Mailako taldeetara utzita joatea? Zergatik Bigarren Mailako taldeetara?

Athleticek ematen duen arrazoia maila bereko taldeak ez indartzearena da, baina hori al da benetako arrazoia? Edo benetako arrazoia Izarren Ligarako mailarik ez dutela da?

Bakoitzak bere konklusioak atera ditzala, baina ondo ez dagoena kanpoko taldeetara jokalariak utzita bidaltzea da eta talde euskaldunei ezer ez uztea. Adibidez, Real Unionek begi onez ikusiko luke aipatu ditugun jokalarietako bat Athleticek utzita lagatzea.

Baina azken urteotan ohikoa denez, Athleticek ‘lagunak’ egiten jarraitzen du euskal futbolean.