Tag Archives: Dropbox

Disko gogorra lainoan

Google_Drive_Logo

Ez da lehena izan, eta ziur asko ez da onena ere izango, baina azkenean (eta erabiltzaileok denbora luzez eskatu eta gero), Google Drive iritsi berri da gugana.

Disko gogor birtual bat eskaintzen du zerbitzu berriak, 5 GB-koa. SkyDrive, Dropbox, edo Box-en atzetik etorri da G handia, baina noski, beti gertatzen den moduan, nahikoa da Googlek zerbait kaleratzea hau albiste izateko.

Zerbitzu berriarekin, zerbitzu zaharrak berritu egin dira: Google Docs desagertu egin zaigu. Beno hobe esanda zerbitzu berriak irentsi egin du. Modu honetan disko gogor birtual bat eskura izango dugu, baina aldi berean etxeko ohiko programetan egin dezakegun moduan, fitxategiak bertan sortzeko aukera ere izango dugu. Zerbitzua eraldatu eta hobetu egin dela esan daiteke.

Lehen, Docs zerbitzura, dokumentuak igotzeko aukera bakarrik zegoen; Orain ordea edozein fitxategi igotzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu.

GMAIL

Baina hau ez da izan Google etxearen aldaketa bakarra, posta zerbitzua ere hobetu baitu. Gaurtik aurrera 10 GB izango baititugu eskura erabiltzaileok, bertan gure mezuak jasotzeko