Daily Archives: 3 June, 2009

Olaizola-Irujo, final handia datutan aztertuta

Hitzordua igande honetan, arratsaldeko 18:00etan… Juan eta Aimar, nor baino nor… txapelaren bila.

Hona hemen finaleko datuak:

  • Elkarren aurka 20 partida. Irujok 12 irabazi eta Aimarrek 8.
  • Elkarren arteko aurreneko partida 2004an Aimarrek irabazi zuen. Azkena, Binakako finala, Irujok.
  • Elkarren aurka bost final jokatu dituzte, irujok hiru irabazi ditu eta Aimarrek 2.
  • Buruz Buruko txapelketa nagusian hiru partida jokatu dituzte. 2005eko finala Aimarrek irabazi zuen, 2006koa Irujok eta 2004an, finalerdietan, Irujok 22 eta 1 menderatu zuen Aimar.
  • Buruz Buru beste bi partida ere jokatu dituzte pilotaleku osoan. Ama Zuriaren jaietan Irujo nagusitu zen eta Baskepensiones lehiaketan Aimar.
  • Lau eta Erdian hiru aldiz izan dute elkarren berri. 2008ko finala Aimarrentzat izan zen eta urte berean finalerdietako ligaxkan Irujo nagusitu zen. 2006ko ligaxkan ere irujo gehiago izan zen.
  • Ekainean hiru aldiz neurtu dira eta Aimarrek 2 irabazi ditu eta Irujok 1.
  • Irujok eta Aimarrek beti ekaineko aurreneko astean jokatzen dute manomanistako finala. Aurreneko 2005ean ekainaren 5ean eta bigarrena 2006ko ekainaren 4an. Oraingoa ekainaren 7an jokatuko da.
  • Atanon 6 partida jokatu dituzte, bakoitzak hiruna irabazi ditu.

Txetxu Urbietak idatzita (Euskadi Irratia)