Lan Irekia, zure ekimena lau haizetara zabaltzeko

Helburu soziala duen web ekimen bateko kide bazara, irakurri, arretaz, ondorengo informazioa.

lan-irekia-logoLan Irekia plataforma aurkeztu nahi dizuegu; euren ekimenak bultzatzeko teknologia berriak erabiltzen dituzten proiektuak jasotzen dira Lan Irekia plataforman. Hori bai, ekimenek helburu soziala izan behar dute, herri ekimenetik sortuak. Proiektu horiek garatzeko eta zabaltzeko laguntza ematen du Lan Irekiak.

Plataforma horretan parte hartzeko, zer egin behar den? Hasteko, eman lehenbailehen izena hemen. Izena ematen duten proiektu guztien artean aukeraketa bat egingo du Lan Irekia-k. Banan banan aztertuko dituzte aukeratutako proiektuak, eta horiek dituzten premiak edo beharrak jarriko dituzte mahai gainean.

Ondoren, orientatzaile baten esku jarriko dira azterketaren emaitzak,

Lan Irekia ekimenaren aurkezpena

Lan Irekia ekimenaren aurkezpena

proiektuaren etekinak hobetzeko. Nolabait, ekimenen errendimendua hobetzen lagunduko dute orientatzaileek, aholkulari lana egingo dute. Prozesua amaitzeko, jardunaldiak edo topaketak antolatuko dira web ekimen ezberdinetako kideekin, ezagutzak trukatzeko. Enpresetako eta erakundeetako ordezkariek ere hartuko dute parte topaketetan. Modu horretan, zubilana egin nahi da erakundeen eta ekintzaileen artean.

Eredua: Ciutadania 4.0

Azken batean, euren proiektuak zabaltzeko eta ezagutzera emateko laguntza behar duten ekimenentzat aukera bat da Lan Irekia. Kataluniako Ciutadania 4.0 plataforman oinarrituta dago. Bultzatzaileen arabera, platafoman parte hartzen duten ekimenen onurak begibistakoak dira: ikusgarritasuna, baliabideak eta zabalkundea lortzen dituzte sarean eta saretik kanpo, orientatzaileek emandako laguntzari esker eta enpresa zein erakundeetako ordezkariekin abiatutako harremanei esker.

Prozesuaren lehen fasea uztailaren 20an amaituko da. Beraz, hiru egun dituzu izena emateko. Ondoren, azterketa fasea etorriko da. Hau da, aukeratutako proiektu guztiak orientatzaileen esku utziko dira, bideragarritasuna lantzeko.

Dagoeneko, 40 proiektu inguru aurkeztu dira. Tartean dira, Lasterketak, Eldersarea, Llévame al huerto edota Truecasa bezalako ekimenak.
Zu ere, animatu zaitez, irabazteko asko duzu eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude