Tag Archives: solidaritatea

Kooperante bat Guatemalan "Era konprometitu batean bizi nahi dut"

Kooperante bat Guatemalan “Era konprometitu batean bizi nahi dut”

ELPUENTE1Ainhoa Artetxerekin elkarrizketa SER Katean. Areatzako auzokide hau,  Guatemalan bizi da orain, Puente Belicen, herrialdeko toki marginalenetako batean. Bere esperientzia kontatzen digu elkarrizketa honetan. Hemen entzun dezakezu elkarrizketa –>

 Puente Beliceko egoera:

Puente Belice, Guatemala Hiriburuan dagoen auzo bat da. Puente Belicearen azpian  700 familia inguru bizi dira, 5.000 pertsona inguru guztira. Populazio txikia izan arren Puente Beliceko baldintzak oso gogorrak dira:

  • Langabezia edo lanbide ezegonkorrak.
  • Indarkeria, familiaren barruan.
  • Diru-sarrera eskasak.
  • Baldintza txarretako etxebizitzak, erortzeko arrisku etengabean lurrikara edo eurite handiengatik.
  • Gazteriari arreta falta.
  • “Maras” taldeen (gazte gaizkileen bandak) ugalketa.
  • Gehiegikeria sexualak neska kozkorrei eta nerabeei.
  • Droga kontsumoa eta arma trafikoa.
  • Alkoholismoa helduen artean. 

Puente Beliceko Hezkuntza eta Lan Proiektuak bizi alternatiba bat da Guatemalako gune marginaletako gazteentzat, eta aukera ematen die dimentsio akademiko laboral eta psikosozialean  aurrera egiteko. Puente Belice proiektuaren inguran gehiago jakin nahiez gero, sartu hemen >

Kongoko eskola baten lehen harria jarri da Portugaleten

Kongoko eskola baten lehen harria jarri da Portugaleten

 

amamakPortugaleten egindako bidezko merkataritza, eskulanak, kafetegi solidarioa eta argazki erakusketak azken Gabonetan zehar  Kongoko errefuxiatu zelaietan haurtzaro gogorra pasatzen ari diren neska-mutilei hezkuntza helaraztea ahalbidetu zuten.

Pasadan abenduaren 22an Portugaleteko adinekoentzako “Aspaldiko”  egoitzan merkatu solidarioa inauguratu zen. Hainbat egunetan zehar, pertsona asko hurbildu ziren egoitzan daudenen lana hurbiletik ezagutzera eta baita ALBOAN eta lan solidarioa burutzen duten beste erakunde batzuen lana ezagutzeko ere.

Aspaldikok lehen momentutik bultzatu zuen “Eskola kanpin-denda batean” kanpaina. Proiektu honen bidez ALBOANek euren borondatearen aurka desplazatutako milioika pertsonek Ruandan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Txaden eta Venezuela eta Kolonbiaren arteko mugan ikasteko aukera izatea lortu nahi du.

Lehen momentutik nabaritu zen Portugaleteren solidaritatea, 1300 euro bildu zirelarik.  Ondorioz, Ruanda edo Kongoko eskola baten lehen harria Portugaleten jarri zen.

Zuk ere proiektuarekin lankidetzan jardun nahi baduzu sartu “Eskola kanpin-denda batean “ kanpainaren web orrian >

Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

solidaridadElkartasunaren Nazioarteko Eguna (abuztuaren 31) dela-eta emandako elkarrizketa batean, ALBOAN GKEaren zuzendariak esan du elkartasunak, gutxienez, bi esanahi edo korronte dituela gaur egungo gizartean. “Sektore batzuetan, kontsumoan oinarritutako elkartasun konpultsiboago baterako joera dago, giza hondamendiek bultzatzen dutena, horiek agertzen baitira masa-komunikabideetan”, adierazi du.

Etorkizunerako joerari buruz galdetu diotenean, “beldur naiz ez ote goazen epe laburreko eraginkortasuna bilatzen duen, baina muineko arazoak benetan konpondu gabe uzten dituen, elkartasun-mota baterantz” erantzun du. Bestalde, lankidetzan ikus dezakegu beste elkartasun-mota bat, eta lankidetza horri esker, ahultasun-egoeran dauden pertsonek eta herrialdeek “garapenean aurrera egiten dute, pobrezia-egoeratik ateratzen dira, eta, hala, berdintasun handiagoko gizarte bat, bidezkoagoa eta jasangarriagoa, lortzeko arrazoiak aztertzen dira”. “Alboanek bigarren elkartasun-mota horren alde egiten du”, adierazi zuen. Informazio gehiago >

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak arrakasta izan du Euskadin eta Nafarroan

Pertsona asko izan gara GUZTIONTZAKO HEZKUNTZA eskatu dugunak

Get the flash player here: http://www.adobe.com/flashplayer

//

Aurten, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak, Euskal Herriko GKEek, ALBOAN tartean dela, parte hartzen dutenkoalizioak, arrakasta handiz jarri zuen martxan Euskadin eta Nafarroan, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (SAME)  “GOL 1 hezkuntzaren alde” leloarekin.

FIFArekin batera, eta Munduko Futbol Txapelketaren neurriko kirol gertakari batek eskaintzen duen aukeraz baliatuz –eta Afrikako kontinentean lehen aldiz jokatzen dela baliatuz­–, helburua izan da, gutxienez, mundu osoko 30 milioi pertsona inplikaturi eta hauen gobernuei, 2000 urtean hitzeman zuten konpromisoa gogoraztea, hau da, 2015ean mundu guztiak Hezkuntza eskubidea izatea.

Euskadin lehengo apirilaren 22an, Eibarren egin zen ekitaldi nagusia. Arartekoa, Eibarko alkatea, nesken Athletic taldeko, Gurutze Fernandez jokalaria, Arrate Eskubaloi taldeko jokalariak eta Euskadiko 200 ikasle eta irakasle pasa, izan ziren Eibarko Udaletxean hezkuntzari buruzko solasaldian parte hartzen, eta solasaldiaren ondoren, giza mahai-futbol erraldoia antolatu zuten Untzaga Plazan. Arduradun politikoen arreta bereganatu nahi izan zuen ekitaldi publikoak, finantziazio gehiago bideratu behar baitute, mundu osoko neska-mutil eta pertsona heldu guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten.

Nafarroan, apirilaren 21ean Iruñean eta 23an Tuteran, eliteko kirolariek, Osasunako Nacho Monrealek kasu, Nafar Gobernuaren Hezkuntza Kontseilariak, Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendariak, Tuterako alkateak eta 30 ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte kaleko ekitaldi batean, eta bertan eskatu zuten, behin gehiago, bete ditzatela gobernuek Milurtekoaren Garapen Helburuak, pertsona guztiek hezkuntzarako aukera izatearen inguruan alegia.

Gainera, euskal kirolariek beren irudia eman dute Kanpaina honetarako, era horretan, ehunka futbolari, lider politiko, munduko kultura eta kiroleko pertsonalitate eta herritarrekin bat eginez, pertsona guztientzako kalitateko hezkuntza publikoaren aldarrikapenean. Hegoafrikako Munduko Txapelketak eskaintzen duen erakustoki horretatik altxatuko dute euren ahotsa, mundu osoko gobernuek duten bete beharra gogorazteko, munduko 72 milioi neska-mutilen eta 759 milioi pertsona helduren analfabetismoa ezabatzen inplika daitezen.

Kanpainari buruzko gauza gehiago eta SAME garaian egin diren beste ekitaldiak ezagutzeko