Monthly Archives: August 2012

Janaria ez da jolasa

Bai, lagundu nahi dut >

ALBOANek Afrika, Asia eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan egiten du lan, landa-eremuko nekazari-komunitate pobreekin eta herri indigenekin, haien elikadura-segurtasuna hobetzeko proiektuak sortzeko laguntzen.

Zergatik?

Gose kronikoa pairatzen duten 850 milioi lagun daude munduan. Lotaratzen direnean, ez dakite biharamunean behar adina jaki izango duten. “Elikaduraziurgabetasuna” deitzen zaio ezjakite horri.

Emakumeek eta haurrek jasaten dute, batik bat, egoera hori:

  • Ume ahulak, behar adina pisatzen ez dutenak, izaten dituzte.
  • Gainerako haurrak baino geldoago hazten dira, bai fisikoki bai mentalki.
  • Errazago harrapatzen dituzte gaixotasunak.
  • Heriotza-arrisku handia pairatzen dute amek.

Hala eta guztiz ere, etengabe jarraitzen dute finantza-merkatuek oinarrizko elikagaien prezioekin espekulatzen; garapena bultzatzeko laguntza, berriz, murriztu egin dute, ekonomiaren krisia dela eta. Areagotu egin du horrek guztiak herrialde pobreetako jende xeheenaren elikadura-ziurgabetasuna.

Hona hemen zure diruarekin egingo dugunaren zenbait adibide:

  • 10€-rekin Indian, granja kolektiboan lan egiteko aitzurra eros dezakete colectiva.
  • 40€-rekin Perun, familiako baratzean landatzeko zaku bat arto eros dezakete.
  • 75€-rekin Nikaraguan, eztia ekoizteko abaraska bat eros dezakete.
  • 300€-rekin Ruandan, behin bat eros dezakete, esnea eta haragia eman diezaien.

Bai, lagundu nahi dut >

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 >

Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute.

  • ALBOANek  bere ekintza solidarioak mantendu zituen 2011 urtean 10.4 milloi eurorekin lana eginez.
  • Euskadik  bere ekarpen publikoa mantendu du Estatuarenak nabarmen behera egin duen heinean.

Egunero ikusten dugu bizi dugun krisi ekonomikoa gero eta sakonagoa dela eta gizarteko alor guztietan ari dela eragiten. Garapenerako lankidetzan lana egiten dugun erakundeok ere krisiaren ondorioak pairatu ditugu.

Finantziazio publikoaren murrizketek eta pribatuaren gutxitzeak orain artean mantendutako jardueren intentsitatearekin ezin jarraitzea eragingo du datozen urteetan. Hala eta guztiz ere, Euskadi autonomia erkideko solidarioenen artean dago garapenerako laguntza ofizialari dagokionez. Izan ere, aurrekontuen erakusten dutenaren arabera, Euskadik 2007 eta 2010 bitarteko batez bestekoa mantendu du, beste batzuk 2011 eta 2012an behera egin duten bitartean.