Tag Archives: pobrezia

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu berrietan, ekintza humanitarioari zuzendutako kopurua desagertu da eta garapenerako laguntza kopuru handian txikitzen den bitartean, kanporako ekintzetarako kopurua %52an handitu da (enbaxada, kontsulatu,…).

Honek, berealdiko pobrezian bizi diren 1300 milloi pertsonak alde batera uztea ekartzen du. Baita gosez bizi diren pertsonak, edateko urik ez daukatenak, edo osasuna eta heziketa bezalako beste oinarrizko zerbitzurik ez duten 1000 milloi pertsonak ere alde batera geratzen dira. Benetan eskandaluskoa da, krisi honen faktura munduko pertsonarik behartsu eta ahulanek ordaindu behar izatea.

Segi irakurtzen “Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!>

ABERASTASUNAREN AURKA JO, ORAIN!

Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna: 2011ko urriak 17

pobreza0Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, erakunde sozialok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarteari, pobrezia eta desberdintasunaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak lortzeko.

Krisi global honek agerian utzi du sistema kapitalista eta patriarkalak pobrezia eta bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean (bereziki gazte, emakume eta etorkinen artean) eta bai mundu osoan.

Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren hondamendiaren gainetik. Produkzioa, espekulazioa, jabetza pribatuaren pilaketa, mugarik gabeko hazkundea eta kontsumoa ez dira bateragarriak bidezko bizimodu iraunkorrarekin. Ezin da pobrezia kontrolatu aberastasuna kontrolatzen ez bada, batik bat kontuan hartuta baliabideak mugatuak direla. Berehala hasi behar dugu aberastasunaren, pilaketaren eta xahutzearen aurka borrokatzen.

Gobernuak kezkatuta daude oraindik finantza-erakundeek izan dituzten “galerengatik”, nahiz eta 2011ko urtarrila eta martxoa bitartean bankak ia 4.000 milioi euro irabazi zituen Estatuan. Bien bitartean, doikuntza eta murrizketa sozialeko politikak abiarazi dituzte eta hazi egin dira langabezia, prekarietatea eta bazterkeria; berriro itzuli dira politika autoritarioak, pertsonen zirkulazio librea eragotzi da eta ahaztu egin dira herrialde pobretuetako zein gure gizarteetako pobrezia desagerrarazteko konpromisoak.

Hori guztia salatu eta mobilizaziorako deia egin nahi dugu: borondate politikoa behar da pobreziarekin eta desberdintasunarekin amaitzeko. Joko arau asko goitik behera aldatuko dituzten mugimenduak planteatu behar ditugu; ihes egin behar dugu hazkundearen, kontsumoaren, produktibitatearen, lehiakortasunaren edo
teknologia liberatzaileen mitoetatik, ongizatetik eta zorionetik urruntzen gaituztelako. Bat egin nahi dugu hazkunde murrizpena proposatzen duten mugimenduekin, helburutzat dutelako aberastasuna berdin banatzea, ingurumena errespetatzea eta pertsona guztiei bizitza duina ematea.

Zure esku ere badago egoera hau aldatzea: ezin dira justifikatu, baina bai ordea saihestu pobrezia eta desberdintasuna. Zure eguneroko bizitzan asko egin dezakezu mobilizazioaren eta salaketaren bidez eta gizarteko antolakuntza eta parte-hartzearen bidez. Zure inguruan badaude alternatibak eta aldatzeko proposamenak. Eraiki mundu justu eta solidarioago bat!

Pobreziaren aurkako egunaren inguruko ekitaldiak

Pobreziaren aurkako egunaren inguruko ekitaldiakUrriak 17an Nazioarteko Pobreziaren aurkako eguna ospatuko da mundu osoan zehar. Hori dela eta, Donostiako Zero Pobrezia plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu urriaren 14tik 17ra bitartean “Kontsumoa gutxitu, aztarna txikitu” lelopean biztanlegoa kontsumoa murrizteko helburuarekin.

Urriak 14ean Donostiako ONCE aretoan (19.00) “En defensa del decrecimiento” hitzaldia izango dugu entzugai Carlos Taiboren eskutik. Hurrengo egunean, Kutxa aretoan Cineforum saioa Lucho zuzendari eta ekoizlearekin, Utopia filmea ikusteko aukera izango dugu. Urriak 16 Pobreziaren eta bazterketaren aurkako herri bazkaria eta batukada. Urriak 17, igandea, bizi martza pobreziaren aurka Boulevarderaino.

Bilbon, aldiz, hainbat tailer, jokuak, informazio-mahaiak eta manifestu bat irakurriko dute, igandean arratsaldeko 13.00ean.

Bukatzeko, Araban, 13an mahai ingurua izango dugu ESKn, 14ean zineforuma “El abuelo grillo” filmearekin Hikaateneo aretoan, hurrengo egunean Deshazkundearen inguruan hitzaldia Ecologistas en Acción erakundearen Luis Gonzalezekin (19.00 Luis de Ajuriako aretoan) eta amaitzeko urriak 16an Probintziako plazan erakusketak, tailerrak, pobreziaren aurkako tribial jokuak eta hainbat ekitaldi izango dira goizeko 11.00etatik ordubietara.