Tag Archives: Mundua

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak arrakasta izan du Euskadin eta Nafarroan

Pertsona asko izan gara GUZTIONTZAKO HEZKUNTZA eskatu dugunak

Get the flash player here: http://www.adobe.com/flashplayer

//

Aurten, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak, Euskal Herriko GKEek, ALBOAN tartean dela, parte hartzen dutenkoalizioak, arrakasta handiz jarri zuen martxan Euskadin eta Nafarroan, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (SAME)  “GOL 1 hezkuntzaren alde” leloarekin.

FIFArekin batera, eta Munduko Futbol Txapelketaren neurriko kirol gertakari batek eskaintzen duen aukeraz baliatuz –eta Afrikako kontinentean lehen aldiz jokatzen dela baliatuz­–, helburua izan da, gutxienez, mundu osoko 30 milioi pertsona inplikaturi eta hauen gobernuei, 2000 urtean hitzeman zuten konpromisoa gogoraztea, hau da, 2015ean mundu guztiak Hezkuntza eskubidea izatea.

Euskadin lehengo apirilaren 22an, Eibarren egin zen ekitaldi nagusia. Arartekoa, Eibarko alkatea, nesken Athletic taldeko, Gurutze Fernandez jokalaria, Arrate Eskubaloi taldeko jokalariak eta Euskadiko 200 ikasle eta irakasle pasa, izan ziren Eibarko Udaletxean hezkuntzari buruzko solasaldian parte hartzen, eta solasaldiaren ondoren, giza mahai-futbol erraldoia antolatu zuten Untzaga Plazan. Arduradun politikoen arreta bereganatu nahi izan zuen ekitaldi publikoak, finantziazio gehiago bideratu behar baitute, mundu osoko neska-mutil eta pertsona heldu guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten.

Nafarroan, apirilaren 21ean Iruñean eta 23an Tuteran, eliteko kirolariek, Osasunako Nacho Monrealek kasu, Nafar Gobernuaren Hezkuntza Kontseilariak, Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendariak, Tuterako alkateak eta 30 ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte kaleko ekitaldi batean, eta bertan eskatu zuten, behin gehiago, bete ditzatela gobernuek Milurtekoaren Garapen Helburuak, pertsona guztiek hezkuntzarako aukera izatearen inguruan alegia.

Gainera, euskal kirolariek beren irudia eman dute Kanpaina honetarako, era horretan, ehunka futbolari, lider politiko, munduko kultura eta kiroleko pertsonalitate eta herritarrekin bat eginez, pertsona guztientzako kalitateko hezkuntza publikoaren aldarrikapenean. Hegoafrikako Munduko Txapelketak eskaintzen duen erakustoki horretatik altxatuko dute euren ahotsa, mundu osoko gobernuek duten bete beharra gogorazteko, munduko 72 milioi neska-mutilen eta 759 milioi pertsona helduren analfabetismoa ezabatzen inplika daitezen.

Kanpainari buruzko gauza gehiago eta SAME garaian egin diren beste ekitaldiak ezagutzeko