Monthly Archives: September 2010

“Argiak, informazioa eta ekin” Herritarrek parte hartzeko eta haiek mobilizatzeko jardunaldiak

www.alboan.org/info-ekintza

candado solo

ALBOANen herritar konprometituen alde egiten dugu. Krisi-garai eta informazio faltako garai hauetan, gardentasun-beharra eta informazioaren eskuragarritasuna aldarrikatzen ditugu, herritarrak mobilizatu ahal izateko mundu duin eta bidezko bat eraikitzeko gakotzat dituen ekintza eta erabakien alde.

Horregatik antolatu ditugu jardunaldi hauek, guztiontzat mundu duinago bat eraikitzeko lanean dihardugun pertsona eta erakunde guztioi argiak, informazioa eta ekintza-proposamenak eman diezazkiguten.

Bi proposamen egiten dizkizugu: www.alboan.org/info-ekintza

charlas abiertastalleres profundizacion

8 barruti 8 garapen helburu

Datorren larunbatean, hilaren 18an, Milurtekoko Garapen Helburua bete daitezela ekitaldi bat antolatu du Bilboko Lankidetzarako Udal Kontseiluak.

mapa haz ruidoNazio Batuen Erakundeak 2000garren urtean helburu batzuk zehaztu zituen, gizateriak horietarako urratsak emateko, planetako pertsona guztiok bizitzeko baldintza duinak edukitzeko. Horiexek dira Milurtekoaren Helburuak. Hamabost urteko epean munduko herrialde guztiek ahaleginak egin eta baliabideak bideratu beharko dituzte guztiontzat izango diren gizakien garapen jasangarria lortzeko. Bilbon, hortaz, nazioarteko mobilizazioekin bat egingo da 8 barrutietan,  horietako bakoitzean Milurtekoko Helburu baten alde egingo da. Bilbon egoitza edo ordezkaritza duten garapenerako gobernuz kanpoko zenbait erakundek –ALBOAN horien artean- eta Bilboko Udalak osatutako Bilboko Lankidetzarako Udal Kontseilutik dei egin die herritar guztiei kalera irteteko eta Milurtekoko Garapen Helburuak bete daitezela eskatzeko zarata egiteko.

Barruti bakoitzean egingo diren ekintzez gain, Arriaga plazan, 13:00etan elkartuko gara Milurtekoko Garapen Helburuen aldeko Adierazpena irakurtzeko. Horren ondoren,13:30tan itsasadarrean zehar joango gara itsasontziz Milurtekoko Garapen Helburuak betetzeko eskaria Bilboko ardatz nagusitik ere ibiltzeko.

Zortzi dira Milurtekoaren Helburuak. Hona hemen:

– Muturreko pobrezia eta gosea errotik desagerraraztea
– Lehen hezkuntza unibertsala erdiestea
– Generoaren arteko berdintasuna sustatzea
– Haurren heriotza-tasa murriztea
– Amen osasuna hobetzea.
– GIB/HIESari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea
– Garapenerako munduko itun bat sustatzea

Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

solidaridadElkartasunaren Nazioarteko Eguna (abuztuaren 31) dela-eta emandako elkarrizketa batean, ALBOAN GKEaren zuzendariak esan du elkartasunak, gutxienez, bi esanahi edo korronte dituela gaur egungo gizartean. “Sektore batzuetan, kontsumoan oinarritutako elkartasun konpultsiboago baterako joera dago, giza hondamendiek bultzatzen dutena, horiek agertzen baitira masa-komunikabideetan”, adierazi du.

Etorkizunerako joerari buruz galdetu diotenean, “beldur naiz ez ote goazen epe laburreko eraginkortasuna bilatzen duen, baina muineko arazoak benetan konpondu gabe uzten dituen, elkartasun-mota baterantz” erantzun du. Bestalde, lankidetzan ikus dezakegu beste elkartasun-mota bat, eta lankidetza horri esker, ahultasun-egoeran dauden pertsonek eta herrialdeek “garapenean aurrera egiten dute, pobrezia-egoeratik ateratzen dira, eta, hala, berdintasun handiagoko gizarte bat, bidezkoagoa eta jasangarriagoa, lortzeko arrazoiak aztertzen dira”. “Alboanek bigarren elkartasun-mota horren alde egiten du”, adierazi zuen. Informazio gehiago >