Tag Archives: krisia

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 >

Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute.

  • ALBOANek  bere ekintza solidarioak mantendu zituen 2011 urtean 10.4 milloi eurorekin lana eginez.
  • Euskadik  bere ekarpen publikoa mantendu du Estatuarenak nabarmen behera egin duen heinean.

Egunero ikusten dugu bizi dugun krisi ekonomikoa gero eta sakonagoa dela eta gizarteko alor guztietan ari dela eragiten. Garapenerako lankidetzan lana egiten dugun erakundeok ere krisiaren ondorioak pairatu ditugu.

Finantziazio publikoaren murrizketek eta pribatuaren gutxitzeak orain artean mantendutako jardueren intentsitatearekin ezin jarraitzea eragingo du datozen urteetan. Hala eta guztiz ere, Euskadi autonomia erkideko solidarioenen artean dago garapenerako laguntza ofizialari dagokionez. Izan ere, aurrekontuen erakusten dutenaren arabera, Euskadik 2007 eta 2010 bitarteko batez bestekoa mantendu du, beste batzuk 2011 eta 2012an behera egin duten bitartean.

Pertsonak lehenbizi: Pertsonen %18 gutxiagori laguntzearen ondorioak

web personas“Pertsonak lehenbizi” kanpainaren barruan, ALBOANek eta Entreculturasek web berria estreinatu dute, bertan adierazten dituzte laguntza behar duten pertsonen %18a ezabatzearen ondorioak.

Proposamenaren bidez, garapenerako lankidetzaren proiektuak laguntza gabe uztearen ondorioez herritarrak kontzientziatzea nahi da. Krisi ekonomiko eta finantzarioaren ondorioz, gobernu eta erakunde asko, murrizketak egiten ari dira, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuen bidez behartsuenen eskuetan uzten zituzten diru-laguntzetan.

Murrizketa hauen ondorioen kontzientzia hartzeko, 2011rako %18 gutxiago izatea espero baita, ALBOANek joko bat proposatu die internauta guztiei. Laguntzarik gabe zein pertsona utziko lituzketen aukeratzera bultzatu nahi ditu, eta klika dezatela pertsona horien irudiaren gainean eta froga dezatela, historiaz historia, zer gertatuko litzatekeen, jasotzen duten diru-laguntzarik jasoko ez balute. Gero, estatu mailako manifestua sinatzera bultzatu nahi da jendea, murrizketa hauek gerta ez daitezen.

“Pertsonak lehenbizi” kanpainak gobernuei dei egiten die, pobreziaren aurkako beren borroka sendotu dezaten, Garapenerako Laguntza Ofizialaren konpromisoak betez, eta murrizketa horiek egin ez ditzaten.

Zuk ere egin dezakezu zerbait. Ez ezabatu pertsonarik! Sina ezazu haien alde!

www.alboan.org/pertsonak