Monthly Archives: April 2010

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak arrakasta izan du Euskadin eta Nafarroan

Pertsona asko izan gara GUZTIONTZAKO HEZKUNTZA eskatu dugunak

Get the flash player here: http://www.adobe.com/flashplayer

//

Aurten, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak, Euskal Herriko GKEek, ALBOAN tartean dela, parte hartzen dutenkoalizioak, arrakasta handiz jarri zuen martxan Euskadin eta Nafarroan, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (SAME)  “GOL 1 hezkuntzaren alde” leloarekin.

FIFArekin batera, eta Munduko Futbol Txapelketaren neurriko kirol gertakari batek eskaintzen duen aukeraz baliatuz –eta Afrikako kontinentean lehen aldiz jokatzen dela baliatuz­–, helburua izan da, gutxienez, mundu osoko 30 milioi pertsona inplikaturi eta hauen gobernuei, 2000 urtean hitzeman zuten konpromisoa gogoraztea, hau da, 2015ean mundu guztiak Hezkuntza eskubidea izatea.

Euskadin lehengo apirilaren 22an, Eibarren egin zen ekitaldi nagusia. Arartekoa, Eibarko alkatea, nesken Athletic taldeko, Gurutze Fernandez jokalaria, Arrate Eskubaloi taldeko jokalariak eta Euskadiko 200 ikasle eta irakasle pasa, izan ziren Eibarko Udaletxean hezkuntzari buruzko solasaldian parte hartzen, eta solasaldiaren ondoren, giza mahai-futbol erraldoia antolatu zuten Untzaga Plazan. Arduradun politikoen arreta bereganatu nahi izan zuen ekitaldi publikoak, finantziazio gehiago bideratu behar baitute, mundu osoko neska-mutil eta pertsona heldu guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten.

Nafarroan, apirilaren 21ean Iruñean eta 23an Tuteran, eliteko kirolariek, Osasunako Nacho Monrealek kasu, Nafar Gobernuaren Hezkuntza Kontseilariak, Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendariak, Tuterako alkateak eta 30 ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte kaleko ekitaldi batean, eta bertan eskatu zuten, behin gehiago, bete ditzatela gobernuek Milurtekoaren Garapen Helburuak, pertsona guztiek hezkuntzarako aukera izatearen inguruan alegia.

Gainera, euskal kirolariek beren irudia eman dute Kanpaina honetarako, era horretan, ehunka futbolari, lider politiko, munduko kultura eta kiroleko pertsonalitate eta herritarrekin bat eginez, pertsona guztientzako kalitateko hezkuntza publikoaren aldarrikapenean. Hegoafrikako Munduko Txapelketak eskaintzen duen erakustoki horretatik altxatuko dute euren ahotsa, mundu osoko gobernuek duten bete beharra gogorazteko, munduko 72 milioi neska-mutilen eta 759 milioi pertsona helduren analfabetismoa ezabatzen inplika daitezen.

Kanpainari buruzko gauza gehiago eta SAME garaian egin diren beste ekitaldiak ezagutzeko

Hezkuntzaren aldeko Gola kanpaina

Lehen lerroko futbolariek, Arartekoak, ikasleek eta aitzindari politikoek hartzen dute parte Euskadin, mundu mailan egiten ari den Kanpaina honetan.

Videos de deportistas vascos apoyando la Campaña
Equipo femenino del Athletic
Fernando Llorente
Andoni Zubizarreta

Munduko Futbol Txapelketaren mailako kirol gertakari batek ematen duen aukeraz baliatuz –eta aurten gainera Afrikako herrialde batean ospatuko denez- Hezkuntzaren Aldeko Kanpaina jarri da martxan, bertan, zenbait euskal eta nafarroako GKEk, FIFArekin batera, parte hartzen dutelarik, gutxienez, mundu osoko 30 milioi pertsona inplikaturi eta hauen gobernuei, 2000 urtean hitzeman zuten konpromisoa gogoraztea lortzeko, hau da, 2015ean Neska-mutiko guztiek Hezkuntza eskubidea izatea.

Get the flash player here: http://www.adobe.com/flashplayer

//

Sinadurak on-line pobreziaren aurka

Rebélate contra la pobrezaEspainiako Gobernuko Presidenteari eta Europako gainerako mandatari politikoei, munduan dagoen muturreko pobreziaren aurkako borrokan, beren konpromisoak bete ditzaten exijitzea da sinadurak on-line biltzearen xedea, eta NBEko Milurtekoaren Kanpainak eta pobreziaren aurkako Espainiar Itunak burutua da.

ALBOANek,  Itun honetako kide den Espainiako GGKEn Koordinakundearen bidez hartzen du parte.

2010 urtea, benetan urte gakoa da, NBEko kide guztiek izenpetutako Milurtekoaren Garapen Helburuak betetzeko. Aurten, munduko muturreko pobrezia ezabatzeko konpromiso historikoa lortzeko izendatu zuten epe horretako azken bost urteetan sartu gara.

Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Europako gainerako mandatariek, pobreziaren aurkako borrokan, NBEak New Yorken ospatuko duen Milurtekoaren Garapen Helburuen Gailur nagusian, jarrera komuna eta anbizio handikoa hartu behar dute, datorren irailean egingo den Batzar Orokorrean. EBk Milurtekoaren Garapen Helburuak betetzen lagundu nahi badu, hori suspertzeko plana eraman behar du New Yorkeko gailurrera, berariazko epeak ezarriz banakako nahiz talde mailako beren konpromisoak betetzeko, Garapenari, merkataritzari eta zorrari eman beharreko Laguntza Ofizialean.

Historian lehen aldiz, mila milioitik gora zenbatu da munduan goseak dauden pertsonen kopurua. Berez, gaur egungo joerak aldatzen ez badira, ez dira beteko, 2015erako izendatutako Milurtekoaren Garapen Helburuak.

Egin ezazu bat eskari honekin:

www.rebelatecontralapobreza.org / www.sinexcusas2015.org