Monthly Archives: April 2012

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Kalitatezko hezkuntza goiztiar baten alde


Sticker-guide-1GoalSpanish_Final.indd“Eskubideak hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde”, lemarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko Kanpainak aurten ere konbokatzen gaitu pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza baten alde mobilizatu gaitezen. Oraingo honetan, haurtzaro goiztiarrean (0-6 urte) fijatzera inbitatzen gaituzte, non oso gutxi aurreratu den azken urteetan.

Sartu gure Webe orrian datu gehiagoren berri edukitzeko eta apirilaren 23tik 29era aurrera eramango diren mobilizazio printzipalen leku eta ordua ezagutzeko!

Informazio gehiagorako kontsultatu kanpainaren Web orria edo hurbildu gure egoitzaren batera.

Markatu “X” zure errenta-aitorpenean

xsolidariaALBOANek bat egin du errenta-aitorpeneko (PFEZ) inprimakietan gizarte-xedeei laguntzeko laukia eta Eliza katolikoari laguntzekoa (bi laukiak) markatzearen aldeko informazio-ekintzekin.Keinu sinple horrek ez du kosturik zergadunarentzat, baina zergen zati batekin zer egin erabaki dezake.Hala, jende askoren egoera aldatzen laguntzen dugu.

Markatzen ez diren laukiei dagozkien zenbatekoak Ogasunean geratzen dira, xede horietarako banatu beharrean.Azken urteotan, ehunka milioi euro geratu dira esleitu gabe.

Gizarte-xedeei laguntzeko laukia markatuz gero, gure zergen % 0,7 GKEek egiten dituzten gizarte-programetarako ematen da.Gainera, Eliza katolikoari laguntzeko laukia markatzen badugu, beste % 0,7 ematen da Elizak sustatutako xede sozial eta pastoraletarako.Bi laukiak markatu daitezke.

Keinu horren bidez, behar gehien dituzten pertsonak dira onuradunak; guretzat ez du kostu ekonomikorik, eta zergadun aktibo eta solidario bihurtzen gara.

Urtero, talde ahulenetako bost milioi pertsonaren egoera hobetzen laguntzen dute funts horiek; besteak beste, pertsona hauena:adinekoak, minusbaliatuak, haurrak, familiak eta garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleak.

Funts horien helmugari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jendeak lauki horiek markatzera animatzeko kanpainen webguneetan duzu informazio gehiago >