Tag Archives: informazioa

Irailak 28an informazioa jasotzeko eskubidearen nazioarteko eguna ospatzen dUGU

candado webIrailak 28an informazioa jasotzeko eskubidearen nazioarteko eguna ospatzen da. Horregaitik ALBOAN GKEtik, “Construyendo democracia: acceso a la información del dinero de cooperación. De Europa al País Vasco hitzaldia antolatu dugu.

Gure proposamena: Dirulaguntzen gardentasunaren inguruko ikerketa eta ekimenen aurkezpena. Ondoren, Euskadi mailan Garapenerako Elkarkidetzan lanean dabiltzan pertsona ezberdinen arteko solasaldia izango dugu.

Hurrengo pertsonak bertan izango ditugu

– Carlos Cordero: Access info-ko  Zuzendari Batzordeko kidea eta  Sustentiako zuzendaria
– Marta Ares: Garepenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria

– Alberto Ortiz de Zárate Tercero: Herritarren arretarako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri administrazio saila.
– Natalia Rodríguez: Euskadiko GKE kordinakundeko kidea.

19:00etatik  21:00etaraAita Lojendio, 2
Bilbo (Arrupe Etxea)

“Argiak, informazioa eta ekin” Herritarrek parte hartzeko eta haiek mobilizatzeko jardunaldiak

www.alboan.org/info-ekintza

candado solo

ALBOANen herritar konprometituen alde egiten dugu. Krisi-garai eta informazio faltako garai hauetan, gardentasun-beharra eta informazioaren eskuragarritasuna aldarrikatzen ditugu, herritarrak mobilizatu ahal izateko mundu duin eta bidezko bat eraikitzeko gakotzat dituen ekintza eta erabakien alde.

Horregatik antolatu ditugu jardunaldi hauek, guztiontzat mundu duinago bat eraikitzeko lanean dihardugun pertsona eta erakunde guztioi argiak, informazioa eta ekintza-proposamenak eman diezazkiguten.

Bi proposamen egiten dizkizugu: www.alboan.org/info-ekintza

charlas abiertastalleres profundizacion

Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

solidaridadElkartasunaren Nazioarteko Eguna (abuztuaren 31) dela-eta emandako elkarrizketa batean, ALBOAN GKEaren zuzendariak esan du elkartasunak, gutxienez, bi esanahi edo korronte dituela gaur egungo gizartean. “Sektore batzuetan, kontsumoan oinarritutako elkartasun konpultsiboago baterako joera dago, giza hondamendiek bultzatzen dutena, horiek agertzen baitira masa-komunikabideetan”, adierazi du.

Etorkizunerako joerari buruz galdetu diotenean, “beldur naiz ez ote goazen epe laburreko eraginkortasuna bilatzen duen, baina muineko arazoak benetan konpondu gabe uzten dituen, elkartasun-mota baterantz” erantzun du. Bestalde, lankidetzan ikus dezakegu beste elkartasun-mota bat, eta lankidetza horri esker, ahultasun-egoeran dauden pertsonek eta herrialdeek “garapenean aurrera egiten dute, pobrezia-egoeratik ateratzen dira, eta, hala, berdintasun handiagoko gizarte bat, bidezkoagoa eta jasangarriagoa, lortzeko arrazoiak aztertzen dira”. “Alboanek bigarren elkartasun-mota horren alde egiten du”, adierazi zuen. Informazio gehiago >