Tag Archives: Parte hartu

ALBOANen bideo instituzional berria!

“Parte hartu eta sortu aukerak”


ALBOANen jakitun gara jendeak gu ezagutzearen garrantziaz, badakigu garrantzitsua dela jendeak gure lana zein den eta zergatik egiten dugun ezagutzea. Horregatik, taldeko hainbatek parte hardu dugun bideo honetan, garen bezala aurkeztea erabaki dugu. Asmo irmoa da hau gu ezagutu eta gure proiektuaren parte izatea erabaki dezazuen. Hori nola egin azalduko dizuegu.

Gure bideo berriak ilusioa, poztazuna eta borrokatzeko grina transmititzen ditu. Bertan, ALBOANera era desberdinean lotutako pertsonek gure esperientziak eta mundu hobe baten alde lan egiteko dauden arrazoiak kontatzen dizkizuegu. Gainera lehen pertsonan egiten dugu hau, zuri mintzatzen gatzaizu zuzenean, alarde edo lekziorik gabe. Azken finean, ALBOAN, batez ere, pertsona talde bat da, “Munduak jasaten duen txirotasun eta ezberdintasunekin konformatzen ez den eta hori aldatzeko daukaten apurra eman nahi dutenpertsona multzoa. Ezagutu gaitzazu hobeto gure Web orrian! >

Nuevo video institucinoal Alboan

ABERASTASUNAREN AURKA JO, ORAIN!

Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna: 2011ko urriak 17

pobreza0Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, erakunde sozialok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarteari, pobrezia eta desberdintasunaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak lortzeko.

Krisi global honek agerian utzi du sistema kapitalista eta patriarkalak pobrezia eta bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean (bereziki gazte, emakume eta etorkinen artean) eta bai mundu osoan.

Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren hondamendiaren gainetik. Produkzioa, espekulazioa, jabetza pribatuaren pilaketa, mugarik gabeko hazkundea eta kontsumoa ez dira bateragarriak bidezko bizimodu iraunkorrarekin. Ezin da pobrezia kontrolatu aberastasuna kontrolatzen ez bada, batik bat kontuan hartuta baliabideak mugatuak direla. Berehala hasi behar dugu aberastasunaren, pilaketaren eta xahutzearen aurka borrokatzen.

Gobernuak kezkatuta daude oraindik finantza-erakundeek izan dituzten “galerengatik”, nahiz eta 2011ko urtarrila eta martxoa bitartean bankak ia 4.000 milioi euro irabazi zituen Estatuan. Bien bitartean, doikuntza eta murrizketa sozialeko politikak abiarazi dituzte eta hazi egin dira langabezia, prekarietatea eta bazterkeria; berriro itzuli dira politika autoritarioak, pertsonen zirkulazio librea eragotzi da eta ahaztu egin dira herrialde pobretuetako zein gure gizarteetako pobrezia desagerrarazteko konpromisoak.

Hori guztia salatu eta mobilizaziorako deia egin nahi dugu: borondate politikoa behar da pobreziarekin eta desberdintasunarekin amaitzeko. Joko arau asko goitik behera aldatuko dituzten mugimenduak planteatu behar ditugu; ihes egin behar dugu hazkundearen, kontsumoaren, produktibitatearen, lehiakortasunaren edo
teknologia liberatzaileen mitoetatik, ongizatetik eta zorionetik urruntzen gaituztelako. Bat egin nahi dugu hazkunde murrizpena proposatzen duten mugimenduekin, helburutzat dutelako aberastasuna berdin banatzea, ingurumena errespetatzea eta pertsona guztiei bizitza duina ematea.

Zure esku ere badago egoera hau aldatzea: ezin dira justifikatu, baina bai ordea saihestu pobrezia eta desberdintasuna. Zure eguneroko bizitzan asko egin dezakezu mobilizazioaren eta salaketaren bidez eta gizarteko antolakuntza eta parte-hartzearen bidez. Zure inguruan badaude alternatibak eta aldatzeko proposamenak. Eraiki mundu justu eta solidarioago bat!

Pertsonak lehenbizi: Pertsonen %18 gutxiagori laguntzearen ondorioak

web personas“Pertsonak lehenbizi” kanpainaren barruan, ALBOANek eta Entreculturasek web berria estreinatu dute, bertan adierazten dituzte laguntza behar duten pertsonen %18a ezabatzearen ondorioak.

Proposamenaren bidez, garapenerako lankidetzaren proiektuak laguntza gabe uztearen ondorioez herritarrak kontzientziatzea nahi da. Krisi ekonomiko eta finantzarioaren ondorioz, gobernu eta erakunde asko, murrizketak egiten ari dira, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuen bidez behartsuenen eskuetan uzten zituzten diru-laguntzetan.

Murrizketa hauen ondorioen kontzientzia hartzeko, 2011rako %18 gutxiago izatea espero baita, ALBOANek joko bat proposatu die internauta guztiei. Laguntzarik gabe zein pertsona utziko lituzketen aukeratzera bultzatu nahi ditu, eta klika dezatela pertsona horien irudiaren gainean eta froga dezatela, historiaz historia, zer gertatuko litzatekeen, jasotzen duten diru-laguntzarik jasoko ez balute. Gero, estatu mailako manifestua sinatzera bultzatu nahi da jendea, murrizketa hauek gerta ez daitezen.

“Pertsonak lehenbizi” kanpainak gobernuei dei egiten die, pobreziaren aurkako beren borroka sendotu dezaten, Garapenerako Laguntza Ofizialaren konpromisoak betez, eta murrizketa horiek egin ez ditzaten.

Zuk ere egin dezakezu zerbait. Ez ezabatu pertsonarik! Sina ezazu haien alde!

www.alboan.org/pertsonak