Monthly Archives: October 2010

Pertsonak lehenbizi: Pertsonen %18 gutxiagori laguntzearen ondorioak

web personas“Pertsonak lehenbizi” kanpainaren barruan, ALBOANek eta Entreculturasek web berria estreinatu dute, bertan adierazten dituzte laguntza behar duten pertsonen %18a ezabatzearen ondorioak.

Proposamenaren bidez, garapenerako lankidetzaren proiektuak laguntza gabe uztearen ondorioez herritarrak kontzientziatzea nahi da. Krisi ekonomiko eta finantzarioaren ondorioz, gobernu eta erakunde asko, murrizketak egiten ari dira, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuen bidez behartsuenen eskuetan uzten zituzten diru-laguntzetan.

Murrizketa hauen ondorioen kontzientzia hartzeko, 2011rako %18 gutxiago izatea espero baita, ALBOANek joko bat proposatu die internauta guztiei. Laguntzarik gabe zein pertsona utziko lituzketen aukeratzera bultzatu nahi ditu, eta klika dezatela pertsona horien irudiaren gainean eta froga dezatela, historiaz historia, zer gertatuko litzatekeen, jasotzen duten diru-laguntzarik jasoko ez balute. Gero, estatu mailako manifestua sinatzera bultzatu nahi da jendea, murrizketa hauek gerta ez daitezen.

“Pertsonak lehenbizi” kanpainak gobernuei dei egiten die, pobreziaren aurkako beren borroka sendotu dezaten, Garapenerako Laguntza Ofizialaren konpromisoak betez, eta murrizketa horiek egin ez ditzaten.

Zuk ere egin dezakezu zerbait. Ez ezabatu pertsonarik! Sina ezazu haien alde!

www.alboan.org/pertsonak

Eskola bat kanpin-denda batean

cuaderno_ColegiosEUSKtx

Hemen dituzu, kanpainako material guztiak>

Kalkuluen arabera, munduan 12 milioi errefuxiatu eta asilo eskatzaile daude, Afrikan, Asian eta Ekialde Erdian nagusiki. Gainera, pertsona asko izaten dira beren etxea, auzoa edo herria utzi beharrean gertatzen direnak, muga gainditzera iritsi ez arren. Gaur egun 50 milioi pertsona daude derrigorrean lekualdatuak, jakina da 10etik 8 emakumezkoak eta haur neska-mutikoak direla. Beren etxeetatik ihes egitearen arrazoien artean daude, etnia, erlijio, ideia politiko edo gerra eta bortizkeria jazarpenak.

Eskola bat kanpin-denda batean” izenburupean, ALBOANek, proposamen pedagogiko bat aurkezten du, sentiberatze kanpaina egituran. Pertsona errefuxiatuen egoeraz eta beren hezkuntza eskubideaz sentiberatzeko kanpaina hau martxan jartzeko prest dauden ikastetxeetako irakasleei eta aisialdiko arduradun taldeei.

Pobreziaren aurkako egunaren inguruko ekitaldiak

Pobreziaren aurkako egunaren inguruko ekitaldiakUrriak 17an Nazioarteko Pobreziaren aurkako eguna ospatuko da mundu osoan zehar. Hori dela eta, Donostiako Zero Pobrezia plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu urriaren 14tik 17ra bitartean “Kontsumoa gutxitu, aztarna txikitu” lelopean biztanlegoa kontsumoa murrizteko helburuarekin.

Urriak 14ean Donostiako ONCE aretoan (19.00) “En defensa del decrecimiento” hitzaldia izango dugu entzugai Carlos Taiboren eskutik. Hurrengo egunean, Kutxa aretoan Cineforum saioa Lucho zuzendari eta ekoizlearekin, Utopia filmea ikusteko aukera izango dugu. Urriak 16 Pobreziaren eta bazterketaren aurkako herri bazkaria eta batukada. Urriak 17, igandea, bizi martza pobreziaren aurka Boulevarderaino.

Bilbon, aldiz, hainbat tailer, jokuak, informazio-mahaiak eta manifestu bat irakurriko dute, igandean arratsaldeko 13.00ean.

Bukatzeko, Araban, 13an mahai ingurua izango dugu ESKn, 14ean zineforuma “El abuelo grillo” filmearekin Hikaateneo aretoan, hurrengo egunean Deshazkundearen inguruan hitzaldia Ecologistas en Acción erakundearen Luis Gonzalezekin (19.00 Luis de Ajuriako aretoan) eta amaitzeko urriak 16an Probintziako plazan erakusketak, tailerrak, pobreziaren aurkako tribial jokuak eta hainbat ekitaldi izango dira goizeko 11.00etatik ordubietara.