Monthly Archives: May 2010

Ihes egin… bizia salbatzeko

Alboan ColombiaIhes egin… bizia salbatzeko kanpainaren helburua, Kolonbia eta Venezuelaren arteko mugan, lekualdatuta dauden biztanleen babesgabetasuna arintzen laguntzea da. Pertsona hauetako gehienak, konponbidea beren eskuetan ez dagoen gatazka baten biktima dira, landa inguruetatik datoz eta hirietako auzo baztertuetan bizitzen amaitzen dute. Kanpainak biztanle horiei eman nahi die:

1. Berehalako laguntza humanitarioa, lekualdatu berriak diren pertsonei edo familia-guneei. Familiari orientazioa, sendagaiak, elikagaiak, etxebizitzak alokatzeko laguntzak eta etxerako behar diren oinarrizko gauzak.

2. Arreta psikologikoa biztanleria lekualdatu eta errefuxiatuei. Etengabe bizi duten jazarpenaren eta zapalketaren ondorioz sortutako zalantza eta beldurrei erantzunak ematen saiatzea.

3. Biztanleria hauek prestatu, lege aldetik aholkua eta laguntza eman, bai herrialde barruko lekualdatu gisa dituzten eskubideak berreskuratzeko eskarien bidez, edo baita errefuxiatu gisa aitortuak izateko asilo eskaria eginez ere.

Ihes egin… bizia salbatzeko kanpaina, ALBOAN, Euskadin eta Nafarroan Jesusen Lagundiak duen GKEren proposamena da, Latino Amerika eta Kariberako Errefuxiatuen Jesuita Zerbitzuarekin elkarlanean.

facebook

Markatu "X" zure errenta-aitorpenean

ALBOANek bat egin du errenta-aitorpeneko (PFEZ) inprimakietan gizarte-xedeei laguntzeko laukia eta Eliza katolikoari laguntzekoa (bi laukiak) markatzearen aldeko informazio-ekintzekin. Keinu sinple horrek ez du kosturik zergadunarentzat, baina zergen zati batekin zer egin erabaki dezake. Hala, jende askoren egoera aldatzen laguntzen dugu.

Markatzen ez diren laukiei dagozkien zenbatekoak Ogasunean geratzen dira, xede horietarako banatu beharrean. Azken urteotan, ehunka milioi euro geratu dira esleitu gabe.

Gizarte-xedeei laguntzeko laukia markatuz gero, gure zergen % 0,7 GKEek egiten dituzten gizarte-programetarako ematen da. Gainera, Eliza katolikoari laguntzeko laukia markatzen badugu, beste % 0,7 ematen da Elizak sustatutako xede sozial eta pastoraletarako. Bi laukiak markatu daitezke.

Keinu horren bidez, behar gehien dituzten pertsonak dira onuradunak; guretzat ez du kostu ekonomikorik, eta zergadun aktibo eta solidario bihurtzen gara.

Urtero, talde ahulenetako bost milioi pertsonaren egoera hobetzen laguntzen dute funts horiek; besteak beste, pertsona hauena: adinekoak, minusbaliatuak, haurrak, familiak eta garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleak.

Funts horien helmugari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jendeak lauki horiek markatzera animatzeko kanpainen webguneetan duzu informazio gehiago:

“XSolidaria” kanpaina, zenbait sare sozialek sustatua

Xtantos” kanpaina, Eliza katolikoak sustatua

Zer ari da gertatzen Hondurasen?

Martxoan bakarrik bost kazetari hil dituzte Hondurasen.

Nazioarteko zenbait txostenek dioenez, herrialde arriskutsuenetakoa bihurtu da Honduras, kazetaritza lana egiteko.

Martxoan bakarrik bost kazetari hil dituzte Hondurasen.Dozenaka kazetari dira ikaraz bizi direnak, besteak beste, Radio Progreso, Jesusen Lagundiaren Hondurasko irratiko langileak, mehatxuak ari baitira izaten, mehatxu hauek agintaritza nazionalaren eta nazioarteko giza eskubideen erakundeetan salatu izan dituzten arren. Horien artean nabarmentzekoak, Gerardo Chevez erreportaria eta A. Ismael Moreno (A. Melo) Radio Progresoko Zuzendaria, heriotza mehatxuak izan dituzte-eta, eskubideak bortxatu dizkieten pertsonak babestu eta bortxaketa hauek denak salatu dituztelako erakunde nazionaletan eta nazioartekoetan ez ezik baita Radio Progreso Irratian ere.

Radio Progresoko kazetariek idatzi publiko bat egin dute mehatxu hauek salatuz eta beren informazio eta editorial lerroa beti biztanleria pobretuaren premien eta lorpenen aldekoa izan dela berresten dute. Gainera, Porfirio Loboren erregimenari premiaz eskatzen diote, kasu egin diezaiela giza eskubideen errespetuaren inguruko gomendioei, eta espresio askatasunaren errespetua bermatzeko eskatzen diote, demokraziaren oinarrizko osagaia delako.

Gainera, Hondurasko Jesusen Lagundiaren Nagusiek idatzi bat argitaratu dute, beren kideen aurkako mehatxu eta bortxaketak salatuz, eta agintari nazionalei eskatzen diete, ahalik azkarren iker ditzatela salatutako gertakariak, eta giza eskubideen nazioko eta nazioarteko erakundeei eskatu diete jarraipena egin diezaioten kasu honi.

Egoera hau salatzeko, Hondurasko Ismael Moreno jesuita (mehatxatua hau ere), Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordean izan zen lehengo asteazkenean, eta Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Elkarbizitza eta Solidaritate Batzorde Berezian, lehengo ostiralean.

ALBOANen, Radio Progresoko lagun guztiekin solidarizatzen gara eta Hondurasen erabateko prentsa askatasunaren eskakizunarekin bat egiten dugu.

Hondurasko jesuiten adierazpena gertakari hauen aurrean >