Zer da ALBOAN?

Blog hau ALBOAN GKEk sinatzen du.

ALBOANen ametsa amets partekatua da. Amets hau, konformatzen ez garen eta pertsona guztientzako beste mundu posible, gizatiarrago eta bidezkoago horren itxaropena errealitate bihur dadin, geure eguneroko konpromisoa eskaintzen dugun pertsona-talde handi baten ahaleginari esker jaio eta bizi da. Gure misioari benetako zentzua ematen dioten mundu osoko beste pertsona eta erakundeekin batera goaz ikusmuga horren bila.

ALBOAN, Loiola Probintzian (Euskadi eta Nafarroa) Jesusen Lagundiak sustatutako GKE da. Garapenerako lankidetza-sektorean lan egiten du, kristau espiritualtasunaren ikuspegitik, eta Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsona eta erakundeen nahiak eta ahaleginak batzea du xede.

ALBOANen talde zabala osatzen dugu, ehun bat borondatezko pertsona inguruk eta kontratupeko 36 pertsonak. Era berean, 8.000 diru-emailetik gora ditugu eta, hezkuntza elkargoko (ikasle, irakasle, ikastetxe, Ikasleen Guraso-elkarte), enpresatako, erakundeetako eta gure proiektua bultzatzen duten finantzatzaile publiko eta pribatuetako talde ugari.

ALBOANek lau egoitza ditu: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñekoak.

Gure zereginak dira:

Garapenerako Lankidetzan, Afrikan, Asian, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan lan egiten dugu batez ere, hezkuntza proiektuetan, ekonomia sustatzeko proiektuetan eta baztertutako taldeen prestakuntza  proiektuetan, hauen eskubideak defendatzeko.

Solidaritaterako Hezkuntzan, Euskadin eta Nafarroan: kanpainetan, hezkuntza-materialak prestatzen, bidezko merkataritza sustatzen, prestakuntza eta tailerrak ematen, eta taldeei eta ikastetxeei aholkularitza ematen.

Jardun Politikoan, sareetan parte hartuz eta azterketak eta ikerketak eginez, garapenean eragina duten politikak eragiteko eta hobetzeko, bai tokian bertan eta baita nazioarte mailan ere.

Gure aurrekontua, urteko, 10 milioi € inguruan dabil. Horietatik %45 biltzen dugu iturri pribatuetatik eta beste %55 iturri publikoetatik.

Bide asko gelditzen zaigu oraindik egiteko eta, bide hori gure eguneroko lanean, honako balio hauek: pertsonekiko arreta, gardentasuna, sormena eta berrikuntza, eraginkortasuna eta efizientzia eta partaidetza aktibo eta arduratsua, partekatzen dituzten pertsonekin batera egin nahi genuke.

Zatoz gurekin, blog honen bidez, eta eguneroko lanean jartzen dugun ahalegina, ilusioa, konpromisoa eta alaitasuna partekatuko dituzu gurekin batera.