Monthly Archives: October 2012

Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen apustuaren eraginez sortu da eta egungo testuinguruan bideragarriak diren hezkuntza estrategiak proposatzen ditu, eta gogoetarako eta ekintzarako sareak sortzea du xede.

Batez ere hezkuntza komunitateari dago zuzendua, eta bere sail finkoen artean ditu, hezkuntzako albisteak, proposamen pedagogikoak eta elkarrizketak.

Nº 6 – Edukalboan “Gatazken kudeaketa positiboa” >

Gatazkari eta haren kudeaketari eskainia da Edukalboanen zenbaki hau. Gatazken kudeaketa positiboa bizitza sozialaren zati garrantzitsua da, txikitatik eta, jakina, eskolan landu beharrekoa. Hemen aurkezten ditugun esperientzia eta metodologiek etorkizunean gatazkei konstruktiboki aurre egiten ikasten laguntzea dute helburu.

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu berrietan, ekintza humanitarioari zuzendutako kopurua desagertu da eta garapenerako laguntza kopuru handian txikitzen den bitartean, kanporako ekintzetarako kopurua %52an handitu da (enbaxada, kontsulatu,…).

Honek, berealdiko pobrezian bizi diren 1300 milloi pertsonak alde batera uztea ekartzen du. Baita gosez bizi diren pertsonak, edateko urik ez daukatenak, edo osasuna eta heziketa bezalako beste oinarrizko zerbitzurik ez duten 1000 milloi pertsonak ere alde batera geratzen dira. Benetan eskandaluskoa da, krisi honen faktura munduko pertsonarik behartsu eta ahulanek ordaindu behar izatea.

Segi irakurtzen “Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!>