Tag Archives: jardunaldiak

“Hiritartasun globalerako hezkuntza” jardunaldiak

Logo_verticalIrailaren 19an eta 20an, Bilboko Arrupe Etxean, “Hiritartasun globalerako hezkuntza” jardunaldiak egingo dira. Hiritartasun globalerako hezkuntzan lanean diharduten erakunde publikoentzat eta gobernuz kanpoko erakundeentzat bilgune eta elkarrizketa-gune bat sortzea da haien helburua.

Jardunaldietan izena emateko, sartu “Hiritartasun globalerako hezkuntza” blogean.

“Argiak, informazioa eta ekin” Herritarrek parte hartzeko eta haiek mobilizatzeko jardunaldiak

www.alboan.org/info-ekintza

candado solo

ALBOANen herritar konprometituen alde egiten dugu. Krisi-garai eta informazio faltako garai hauetan, gardentasun-beharra eta informazioaren eskuragarritasuna aldarrikatzen ditugu, herritarrak mobilizatu ahal izateko mundu duin eta bidezko bat eraikitzeko gakotzat dituen ekintza eta erabakien alde.

Horregatik antolatu ditugu jardunaldi hauek, guztiontzat mundu duinago bat eraikitzeko lanean dihardugun pertsona eta erakunde guztioi argiak, informazioa eta ekintza-proposamenak eman diezazkiguten.

Bi proposamen egiten dizkizugu: www.alboan.org/info-ekintza

charlas abiertastalleres profundizacion