Tag Archives: kooperazioa

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu berrietan, ekintza humanitarioari zuzendutako kopurua desagertu da eta garapenerako laguntza kopuru handian txikitzen den bitartean, kanporako ekintzetarako kopurua %52an handitu da (enbaxada, kontsulatu,…).

Honek, berealdiko pobrezian bizi diren 1300 milloi pertsonak alde batera uztea ekartzen du. Baita gosez bizi diren pertsonak, edateko urik ez daukatenak, edo osasuna eta heziketa bezalako beste oinarrizko zerbitzurik ez duten 1000 milloi pertsonak ere alde batera geratzen dira. Benetan eskandaluskoa da, krisi honen faktura munduko pertsonarik behartsu eta ahulanek ordaindu behar izatea.

Segi irakurtzen “Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!>

ALBOANen bideo instituzional berria!

“Parte hartu eta sortu aukerak”


ALBOANen jakitun gara jendeak gu ezagutzearen garrantziaz, badakigu garrantzitsua dela jendeak gure lana zein den eta zergatik egiten dugun ezagutzea. Horregatik, taldeko hainbatek parte hardu dugun bideo honetan, garen bezala aurkeztea erabaki dugu. Asmo irmoa da hau gu ezagutu eta gure proiektuaren parte izatea erabaki dezazuen. Hori nola egin azalduko dizuegu.

Gure bideo berriak ilusioa, poztazuna eta borrokatzeko grina transmititzen ditu. Bertan, ALBOANera era desberdinean lotutako pertsonek gure esperientziak eta mundu hobe baten alde lan egiteko dauden arrazoiak kontatzen dizkizuegu. Gainera lehen pertsonan egiten dugu hau, zuri mintzatzen gatzaizu zuzenean, alarde edo lekziorik gabe. Azken finean, ALBOAN, batez ere, pertsona talde bat da, “Munduak jasaten duen txirotasun eta ezberdintasunekin konformatzen ez den eta hori aldatzeko daukaten apurra eman nahi dutenpertsona multzoa. Ezagutu gaitzazu hobeto gure Web orrian! >

Nuevo video institucinoal Alboan

Haiti, lurrikaratik 2 urtera

Haiti, lurrikaratik bi urte pasa ondoren


HaitiHANDIAzken urteetako hondamendi humanitario handiena220.000 heriotza– jaso zenetik bi urte pasa dira. 132 milioi kanalizatu zituzten GKEek Kordinakuntzaren bidez  eta Herrialdearen garapena sustatzeko proiektuak garatzea ahalbidetu zen.

GKEen konpromisoak aurrera darrai baina hala ere, errealitatea oraindik latza da Haitin. Izan ere,  gaur egun 520.000 pertsonak diraute etxe gabe Haitin, Kolera arrisku nabaria da eta zerbitzu sozial basikoetara heltzea oso zaila, gainera pertsonen %45ek ez daukate elikagai segurtasunik.

Gai guzti hauetan mintzatu dira Gabriel Dorino ALBOANen lankide estua den Haitiko Fe y Alegríako zuzendaria eta Latinoamerika eta Karibeko Errefuxiatuen  Zerbitzu Jesuitako Wooldy Edson Louido.

Ezagutu gehiago egoerari buruz eta entzun aipatutako adituen elkarrizketak ALBOANen Web orrian >

Kupidok "Maitasun keinuak" eskaintzen dizkizu online dendan!

Kupidok gehiago nahi du zugandik!

corazon handiMaitasun keinuak nori bidaliko dizkiozun jakin nahi du… eta horretarako zuretzat prestatu du…

“Maitasun keinuen” online denda!

Kupidok ondorengo azaldu digu: “Norbaitek maitasunez opari bat jasotzean ondorengoaz jabetu naiz: gehien baloratzen duena opari horrekin batera lagun edo pertsona berezi horrek emandako besarkadak edo mosuak dira. Ez al zarete konturatu? Pertsonek maitasuna eman eta jaso nahi duzue. Horregatik, formula perfektua sortu dut Otsailaren 14rako. “Maitasun keinu” batzuk sortu ditut, musuak, besarkadak, irribarreak… gehien maite dituzunei bidaltzeko… aldi berean gehien behar dutenek ere jaso ditzaten!”

Data eta aurpegi gabeko maitasuna sortu dezagun! Helaraz diezaiegun maitasuna pertsona guztiei!

Entzun zure bihotza!

Aukeratu gure “maitasun keinuak” gure Web orrian, eta lagundu Kupido maitasun banaketan!

Eskerrik asko!