Tag Archives: jesuitak

Munduko Txokoa: Ekintza berriak martxoan!

Munduko Txokoa: Ekintza berriak martxoan!


Munduko txokoa blogsMunduko Txokoan, ALBOANek eta Ellacuria Zentroak elkartasunerako formakuntzarako urtean zehar antolatzen duten espazioan, hainbat ekintza garatuko dira datorren martxoan.

Emanaldi eta aukera desberdinak eskainiko dira. Alde batetik, Dantza tailerraz gozatzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, Sahara azpiko emakumeen eta hauek Europara bidean egiten dituzten migrazioen inguruan egingo digu berba Eliane Trabalonek, Marokoko Errefuxiatuen Zerbitzu Jesuitako kideak. Beste konferentzia bat eskainiko digu Jan de Cock teologoak bere esperientzia gogorren inguruan, izan ere, munduan zehar 100 kartzela baino gehiago bisitatu ditu belgiar honek.

Urrengo hiru hileen egutegia ikusi nahi baduzu, sartu zaitez hemen>

Haiti, lurrikaratik 2 urtera

Haiti, lurrikaratik bi urte pasa ondoren


HaitiHANDIAzken urteetako hondamendi humanitario handiena220.000 heriotza– jaso zenetik bi urte pasa dira. 132 milioi kanalizatu zituzten GKEek Kordinakuntzaren bidez  eta Herrialdearen garapena sustatzeko proiektuak garatzea ahalbidetu zen.

GKEen konpromisoak aurrera darrai baina hala ere, errealitatea oraindik latza da Haitin. Izan ere,  gaur egun 520.000 pertsonak diraute etxe gabe Haitin, Kolera arrisku nabaria da eta zerbitzu sozial basikoetara heltzea oso zaila, gainera pertsonen %45ek ez daukate elikagai segurtasunik.

Gai guzti hauetan mintzatu dira Gabriel Dorino ALBOANen lankide estua den Haitiko Fe y Alegríako zuzendaria eta Latinoamerika eta Karibeko Errefuxiatuen  Zerbitzu Jesuitako Wooldy Edson Louido.

Ezagutu gehiago egoerari buruz eta entzun aipatutako adituen elkarrizketak ALBOANen Web orrian >

"Aquel no era yo" laburmetraia aurkeztu da Bilbon!

Behintzat 15 herrialdek jarraitzen dute haur soldaduak erreklutatzen


NinossoldadoHandiMunduan milaka haur soldaduk bizi duten egoera salatzeko “Aquel no era yo” dokumentala aurkeztuko zen asteazken honetan, otsailak 15, Bilboko Alondegian. Proiekzioaren ostean errealitate lazgarri horren inguruko eztabaida izan zen, Mateo Aguirre jesuita eta ALBOANeko Mari Tere Guzmánen presentziarekin.

Milaka umek hartzen du parte egunero gatazka armatuetan, muturreko egoeretara bultzatzen dituzte, ankerkeriak egiteko tresna moduan erabiltzen dituzte, tratu txarrak jasotzen dituzte, bortxatzen dituzte eta hilketen lekuko izaten dira. Ez dago daturik munduan diren ume soldaduen kopuruari buruz, baina gaur egun gutxienez 15 herrialdetako gobernu eta talde armatuk errekrutatzen dituzte adingabeak.

Datu gehiago:

Mateo Aguirre, jesuita eta ALBOANeko kidea, EITBn mintzatu da Kongoko Errepublika Demokratikoan haur soldaduen errealitatearekin azken 40 urteetan bizi izan duen experientzia kontatzeko. >

Elkarrizketa SER katean. Zine zuzendari bat eta jesuita bat haur soldaduen gainean berba egiten.

Ezagutu errealite hau eta egin zure aportazioa gure Web orrian –>


Zer ari da gertatzen Hondurasen?

Martxoan bakarrik bost kazetari hil dituzte Hondurasen.

Nazioarteko zenbait txostenek dioenez, herrialde arriskutsuenetakoa bihurtu da Honduras, kazetaritza lana egiteko.

Martxoan bakarrik bost kazetari hil dituzte Hondurasen.Dozenaka kazetari dira ikaraz bizi direnak, besteak beste, Radio Progreso, Jesusen Lagundiaren Hondurasko irratiko langileak, mehatxuak ari baitira izaten, mehatxu hauek agintaritza nazionalaren eta nazioarteko giza eskubideen erakundeetan salatu izan dituzten arren. Horien artean nabarmentzekoak, Gerardo Chevez erreportaria eta A. Ismael Moreno (A. Melo) Radio Progresoko Zuzendaria, heriotza mehatxuak izan dituzte-eta, eskubideak bortxatu dizkieten pertsonak babestu eta bortxaketa hauek denak salatu dituztelako erakunde nazionaletan eta nazioartekoetan ez ezik baita Radio Progreso Irratian ere.

Radio Progresoko kazetariek idatzi publiko bat egin dute mehatxu hauek salatuz eta beren informazio eta editorial lerroa beti biztanleria pobretuaren premien eta lorpenen aldekoa izan dela berresten dute. Gainera, Porfirio Loboren erregimenari premiaz eskatzen diote, kasu egin diezaiela giza eskubideen errespetuaren inguruko gomendioei, eta espresio askatasunaren errespetua bermatzeko eskatzen diote, demokraziaren oinarrizko osagaia delako.

Gainera, Hondurasko Jesusen Lagundiaren Nagusiek idatzi bat argitaratu dute, beren kideen aurkako mehatxu eta bortxaketak salatuz, eta agintari nazionalei eskatzen diete, ahalik azkarren iker ditzatela salatutako gertakariak, eta giza eskubideen nazioko eta nazioarteko erakundeei eskatu diete jarraipena egin diezaioten kasu honi.

Egoera hau salatzeko, Hondurasko Ismael Moreno jesuita (mehatxatua hau ere), Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordean izan zen lehengo asteazkenean, eta Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Elkarbizitza eta Solidaritate Batzorde Berezian, lehengo ostiralean.

ALBOANen, Radio Progresoko lagun guztiekin solidarizatzen gara eta Hondurasen erabateko prentsa askatasunaren eskakizunarekin bat egiten dugu.

Hondurasko jesuiten adierazpena gertakari hauen aurrean >

EDUKALBOAN JAIO DA

ALBOAN GKEaren solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria.

ALBOAN GKEaren solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria

ALBOAN GKEaren solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria

ALBOAN GKEak, jesuitek sustatua eta Euskadin eta Nafarroan bere egoitzak dituenak, solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria argitaratu du, EDUKALBOAN izenarekin.

Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen apustuaren eraginez sortu da eta egungo testuinguruan bideragarriak diren hezkuntza estrategiak proposatzen ditu, eta gogoetarako eta ekintzarako sareak sortzea du xede.

Batez ere hezkuntza komunitateari dago zuzendua, eta bere sail finkoen artean ditu, hezkuntzako albisteak, proposamen pedagogikoak eta elkarrizketak.

Azken finean, ALBOANen ekarpen bat gehiago da eta, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ere jasotzen du.