Monthly Archives: December 2011

Solidaritatearen aldeko XII. Musika eta Dantza Ekitaldia

danza[1]Donostiako Musika eta Dantza Eskolak Gabon hauetarako espektakulo bat proposatzen du Solidaritate istorio bat kontatzeko.

Edade desberdinetako 200 artista baino gehiagok hartuko dute parte era altruistran beraien artearekin kausa solidario hau bultzatzeko.

Bildutako fondoak ALBOANera zuzenduko dira. Ekitaldia Victoria Eugenia Antzokian ospatuko da, Abenduaren 20an, 19:30etan. Sarrerak 7.5€ euroren truke daude erosgai Kutxanet kajeroetan eta www.kutxasarrerak.net.-en.

Afrikatik etorri dira nire eskolara!

Errefuxiatu eta desplazatuen hezkuntzaren errealitatea hurbiltzeko bisita jaso dugu Chadetik

CharlaJesuitaSTÉHANE HERVE ABESSOLO, JRS (Servicio Jesuita a Refugiados)eko arduraduna da CHAD ekialdean, Koukou Angaranan, eta gurekin egon da 10 egunetan zehar milaka pertsonek errefuxiatu eta desplazatuen zelaietan  bizi duten errealitatea hurbiltzeko.

ALBOANen  “Posible al da eskola bat kanpindenda batean sartzea?” proiektuaren barnean Stéphane Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako hainbat eskoletako ikasle eta irakasleekin bildu da. Bilera hauetan Chad ekialdeko errefuxiatu eta desplazatuen egoeraz eta bere erakundeak burutzen duen lanaz mintzatu da, sufritzen dituzten finantziazio arazoez ahaztu gabe.

Stéphanen bisita eskertzen dugu, baina orain guri dagokigu zerbait egitea!

Informazioa zabaltzeko hemen daukazue linka > 

Posible al da eskola bat kanpindenda batean sartzea?

“Eskola kanpin-denda batean”Lagunduko al diguzue eskolen eraikuntza eta ekipamenduan? Irakasleen kontratazioan, eskolarizazioaren jarraipenean…

Hau guztia desplazatuen eta errefuxiatuen zelaietan egingo da hainbat herrialdeetan, Afrikako Adarra, Haiti, Ruanda, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Txad, Venezuela eta Kolonbia. Sartu “Eskola kanpi-denda batean” Eskerrik asko!