Tag Archives: laguntza

Posible al da eskola bat kanpindenda batean sartzea?

“Eskola kanpin-denda batean”Lagunduko al diguzue eskolen eraikuntza eta ekipamenduan? Irakasleen kontratazioan, eskolarizazioaren jarraipenean…

Hau guztia desplazatuen eta errefuxiatuen zelaietan egingo da hainbat herrialdeetan, Afrikako Adarra, Haiti, Ruanda, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Txad, Venezuela eta Kolonbia. Sartu “Eskola kanpi-denda batean” Eskerrik asko!

Markatu “X” zure errenta-aitorpenean

ALBOANek bat egin du errenta-aitorpeneko (PFEZ) inprimakietan gizarte-xedeei laguntzeko laukia eta Eliza katolikoari laguntzekoa (bi laukiak) markatzearen aldeko informazio-ekintzekin.Keinu sinple horrek ez du kosturik zergadunarentzat, baina zergen zati batekin zer egin erabaki dezake.Hala, jende askoren egoera aldatzen laguntzen dugu.

Markatzen ez diren laukiei dagozkien zenbatekoak Ogasunean geratzen dira, xede horietarako banatu beharrean.Azken urteotan, ehunka milioi euro geratu dira esleitu gabe.

Gizarte-xedeei laguntzeko laukia markatuz gero, gure zergen % 0,7 GKEek egiten dituzten gizarte-programetarako ematen da.Gainera, Eliza katolikoari laguntzeko laukia markatzen badugu, beste % 0,7 ematen da Elizak sustatutako xede sozial eta pastoraletarako.Bi laukiak markatu daitezke.

Keinu horren bidez, behar gehien dituzten pertsonak dira onuradunak; guretzat ez du kostu ekonomikorik, eta zergadun aktibo eta solidario bihurtzen gara.

Urtero, talde ahulenetako bost milioi pertsonaren egoera hobetzen laguntzen dute funts horiek; besteak beste, pertsona hauena: adinekoak, minusbaliatuak, haurrak, familiak eta garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleak.

Funts horien helmugari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jendeak lauki horiek markatzera animatzeko kanpainen webguneetan duzu informazio gehiago:

Pertsonak lehenbizi: Pertsonen %18 gutxiagori laguntzearen ondorioak

web personas“Pertsonak lehenbizi” kanpainaren barruan, ALBOANek eta Entreculturasek web berria estreinatu dute, bertan adierazten dituzte laguntza behar duten pertsonen %18a ezabatzearen ondorioak.

Proposamenaren bidez, garapenerako lankidetzaren proiektuak laguntza gabe uztearen ondorioez herritarrak kontzientziatzea nahi da. Krisi ekonomiko eta finantzarioaren ondorioz, gobernu eta erakunde asko, murrizketak egiten ari dira, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuen bidez behartsuenen eskuetan uzten zituzten diru-laguntzetan.

Murrizketa hauen ondorioen kontzientzia hartzeko, 2011rako %18 gutxiago izatea espero baita, ALBOANek joko bat proposatu die internauta guztiei. Laguntzarik gabe zein pertsona utziko lituzketen aukeratzera bultzatu nahi ditu, eta klika dezatela pertsona horien irudiaren gainean eta froga dezatela, historiaz historia, zer gertatuko litzatekeen, jasotzen duten diru-laguntzarik jasoko ez balute. Gero, estatu mailako manifestua sinatzera bultzatu nahi da jendea, murrizketa hauek gerta ez daitezen.

“Pertsonak lehenbizi” kanpainak gobernuei dei egiten die, pobreziaren aurkako beren borroka sendotu dezaten, Garapenerako Laguntza Ofizialaren konpromisoak betez, eta murrizketa horiek egin ez ditzaten.

Zuk ere egin dezakezu zerbait. Ez ezabatu pertsonarik! Sina ezazu haien alde!

www.alboan.org/pertsonak